ISIDORO GALAN CARRETERO lagunak agur esazku!

Zein zan ISIDORO galdetukozue askok, Euskaldun borrokalaxan lagune zala erantzuteban berak. Aspaldi ezagutu gendun Cartagena aldin, talde bateko kide bat gexa zan, MARIANO, MARIA, NENE… Cartagenako Comite de solidaridad con Euskal-Herriako partaidik danak.

Cartagenako Espartaco liburutegixan ezagutu gendun “biharrin”, Marianoaz batea. Vespa baten jabe, handik hona eruten giñuezen kartzelako bixitxeta. Zeara, gau guzti autobusin, lo tamain, hiri ezezagun batea alla eta… eurak zain. Kartzela erun, zain egon eta El Barrio de las Seiscientas auzure eruten giñuezen atsedena, jana, ta babesa emotea (hori bai, sarri zaintzapin). “Gaiztuk” giñala esatetzen, borrokalaxak giñala erantzutetzen eurak (sasoi hartan ez euan bromaik). Zemat Euskalherritar pasa ete dizen euran etxetatik ez genduke zehazten jakingo. Cartagena aldin egon dizen Euskal presuk iñoiz ez diz bakarrik sentiu. Baten bat bixitxa baik gelditzen bazan, eurak beteten zitxuen haren hutsuni.

Dispertsiñoi amatxu zan, bañe Euskal Herrixaz lotute jarraitxu ban. Urbina (Araba) euran bigarren etxi bihurtu zan, Blanka Anteparan seme kuttunak bihurtu zin. Amezketa, Ondarru (Plazagañeko jantokixe urteroko bixitxi ban, bai ala baiku).

Gabon sasoi allaten zanin, posta bidez jaso ixandou urtero gabonetako tarjetak. Ezin edozelakuk, olerkixak zin gexenetan.

Ezin de ordaindu jende horrek ein dabena guatxik. Betiko geatuko da gure oroimenetan. Borrokik batu gatxu! Betirarte ISIDORO!

*Baten batek ISIDOROn bixitxi nahi badau ezautu azpixan dakazue laburbildute.

ISIDORO GALAN CARRETERO

“Hirurogeiko hamarkadan eta Vatikanoko II. Kontzilioaren inspiraziopean, Jesusen Konpainiak Langile Misioa sortu zuen. Helburua argia zen: apaiz jesuitak langile klasera jaitsaraztea, haien arazoetan murgiltzea, pulpituak uztea eta lan munduarekin nahastea. Antzeko beste ekimen batek mugimendu apostoliko bat izango du, hala nola Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC). Urte horietan, diktadurak erregimenak debekatutako erakunde sindikalei uzten ez zien lekua okupatzen zuten apaiz langileak hedatu ziren lurralde nazional osoan. Cartagena bezalako hiri bateko langile eta industria-mundua ez da mugimendu horretatik kanpo geratuko.

Testuinguru horretan, Isidoro Galán Carretero 1936an jaiotakoa, gerra zibilean, 1968an iritsi zen Cartagenera, beste bi jesuitarekin batera: Mariano González Mangada eta Miguel Ángel Ondínez. Pepe Ros, Carmen Álvarez, Mercedes Trujillo eta Paca Cañavate zeuden HOACeko eta beste eliza-gune batzuetako aktibisten eta oinarrizko kristauen talde batekin bat egin zuten. Langile apaiz talde batek hiriko industria-auzoetako parrokiak hartzen ditu pixkanaka (Pedro Castaño, Antonio Bermejo, Telesforo Hermosilla, Juan López Bermúdez, Pedro Hernández Cano eta beste asko) eta 70eko hamarkadan etengabeko aktibismoa zabaltzen eta erregimenari aurre egiten hasi ziren. Hilzorian zegoen diktadura haren jazarpena, atxiloketak eta espetxea jasango dituzte. Isidororen kasuan, 1972ko azaroaren 14an atxilotu, jipoitu, espetxeratu eta aldi baterako Cartagenatik erbesteratu zuten, jarduera subertsiboengatik beste apaiz batzuekin batera, polizia frankistaren esanetan.

Lehenengo apaizak, gero langileak, azkenean sindikalistak

Elizgizon kontzientziatu horietako askok trantsizio pertsonal bat egin zuten, apaizetik langilera eta langiletik sindikalistara doana. Horietako batzuk hainbeste inplikatzen dira, non erakunde sindikal batzuetako buruzagi ere izango diren.
Hori da Isidoro Galánen kasua. 600etako parrokiako apaiza izanik, eraikuntzako enpresa bateko (Dragados y Construcciones) langile gisa arituko da, lider sindikal bihurtuko da eta 1976ko Murtziako eraikuntzako greba ospetsuaren buru izango da Cartagenan.

1978an, PCE eta Langile Komisioak legeztatu ondoren (Isidoro Galán erakunde horietara hurbildu zen), CCOOren I. Biltzar Konfederala egin zen. Une horretan, Isidoro Galánek Cartagenako CCOOren eskualde-ordezkaria izateko konpromisoa hartu zuen, trantsizioan lehena, garai hartan hain esker txarreko lanpostu horretarako boluntario askorik ez zegoen garaxan.



Kultur jarduera

Bere beste alderdi bat kulturala da, ZYX plataforma editorialean eta 1974an Cartagenako Espartaco liburu-denda mitikoa irekitzean garatu zuena, HOACeko beste kide batzuekin batera. Bertan, Mariano González Mangada liburu-saltzaile hain mitikoarekin zuen adiskidetasun sutsua nabarmendu zen, harekin militantzia, kredoa, borroka eta bizipenak partekatu baitzituen 1996an hil zen arte.

Borrokalaria azkeneraino

Isidoro Galan Cartagenan hil da 2025ean, bizitza osoa borrokan eman ondoren. Oraindik ere ikusi ahal izan zen, edadetua zela, Podemosen 2014ko lehen batzarretan. Eta, azken batean, aitortu beharra dago bere lana eta bere kide apaiz guztiena funtsezkoa izan zela frankismo berantiarreko langileen borroka ez ezik, Espainian sindikatuak eta demokrazia sendotzeko eta garatzeko ere. Jende horrek gu guztion errekonozimendua merezi du, XXI. mendeko Espainia demokratikoko langileena eta herritarrena. CCOO sindikatuaren sorreran eta historiaren lanketan, jesuitei, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeari (HOAC) eta Langile Gazte Kristauei (JOC) lotutako apaiz langileen funtsezko lana aitortzen da, Isidoro eta bere kideen kasuan bezala, 60ko hamarkadako Espainia grisean parrokietan sortu zen sindikalismo berri bat osatzen laguntzeko. Cartagenako langilego guztia zorretan dago.”

*Aurreko testu honako artikulutik ata dou:

“Isidoro Galán Carretero, primer delegado comarcal de CCOO en Cartagena en la Transición, fallece a los 88 años”

Beran nahixai jamon eiñaz, Ikurriñaz lurperatuko dabe behian ikusiko dozuen latxeik.

LURRA, JUSTIZIA eta BAKEA! PALESTINA ASKATU! Mobilizaziñoi Apirilak 8xan martitzena, 19:00etan Alamedan

Martxoak 30in Palestinar Lurran Egune ixan zan, hori dala eta Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herriko herri guztitxan apirilan 8rako.

Mobilizaziñoi eta elkartasun keinu ugariren artin, gure herrixak barriro erakutsiko dau herri palestinarraz gazela eta euran burruki geuri be badala! Beraz mobiliza gatxezen. LURRE, JUSTIZIXI eta BAKI palestinar herrixantzako. PALESTINA ASKATU

Saharar kanpamentutako elkartasun karabanako JANARI BILKETI!

Urtero modun , saharar herrixan aldeko Euskal Herriko elkarte asko elkartasun karabani antolatzen dabiz. Saharar errefuxiatun kanpamentutan dazen elikadura gabezixak lehuntzeko eta batez be herrixan arteko elkartasun keinu erraldoi bat bihurtzen da ekimen hau.

Yaalah elkartik datorren astin antolatu dau bilketi. Astelehenetik baixakure ikastetxitan eta baixaku ta zapatun herriko dendetan.

Elkartetik deixe ein dabe dendetako bilketan txandak beteteko bolondresak bir dotxuezela. Esko bat botateko prest egon ezkeo elkartiaz harremanetan jarri.

Saharar errefuxiatun kanpamentutan daz Yaalah elkartekuk!

Bir Ganduz proiektun jarraipena etxeko eta Saharar herritxarrai elkartasune adierazteko astebetez Argelin kokatute dazen errefuxiatun kanpamentuta bertaratu diz 18 lagun.

2015in hasitxako Bir Ganduz proiektu emaitzak emoten dabilela ikusi dabe bertaratu dizen boluntaxuk. Emakumin etxi de Yaalah elkartik eta Ondarruko Udalak martxan ipini ben egitasmutako bat.

Udan harreran euki daben umin familixak bixitxa, errefuxiatun egoera gordiñe ezautu, lankidetza proiektuk bultzatu… baine batez be 50 urte baino gehixauan burrukan dabilen herri Sahararrai babesa adierazti eta gatazki ezagutarazti diz elkartin ustez, zeregin garrantzitsuenak.

Saharar kanpamentuta bixaltzeko mateixala batzen dabiz herrixan. Bir Ganduz proiektu aurrea!

Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.

Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.

Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.

Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.

Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik:

Hamen lagaten dou 2022ko abendun hainbat harrera familixa eta elkarteko kidek burutu ben elkartasun bidaiko laburpen bideu:

PALESTINAr herrixai ELKARTASUN keinuk!

Martxoak 2, 14 eta 20an hainbat ekimen eingo diz PALESTINAr herrixak bixi daben genozidixu salatzeko. Hasteko, Martxoak 2 xan kotxe karabana bat eingo da Zaldupeko zubitxik urtengo dabena goxeko 10:15tan. Martxoak 14 an Lekatxoko eskolapin konzentraziñoi bat eingo da. Eta Martxoak 20 an KORRIKAn etorreriaz batea ongi etorrixe emongotzau arratsaldeko 14:45an Katein bandera Palestinukin.

* Ezin geinke laga PALESTINAR herrixe hiltxen! Batu zeube ELKARTASUNEA! PALESTINA ASKATU!

PALESTINAR herrixai ELKARTASUNE!

Gaur Euskal Herriko herri gexenetan elkarretaratzik einddi PALESTINAR herrixai elkartasune emoteko. Lantokixetan, Udaletxe aurritan, ikasgeletan…

Beste argazki hau adibidez Zubi-Zahar herri ikastolako atarixan ata dabe, bertan hainbat lagun batu diz helburu horreaz.

Arratsaldin Alamedan batu gaz, eurixe lagun, pilla bat herrittar asmo bardiñaz.

Herrixe be apaindu de gai bardiñaz, ISRAEL ESTATU GENOZIDIAI BOIKOTa! PALESTINA ASKATU!

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Gaur be han egon diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun. Gaur 175 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk danontzako Pentsiñoi duiñak eskatzen eta gaur PALESTINAn gertaten dan SARRASKIXE be salatu dabe eskuko kartelen bidez. ELKARTASUNAK EZ DAUKE MUGAIK! Datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. JO ta KE LORTU ARTE!