Israel ez da ongi etorrixe Euskal Herrixan!

Gaur Israeleko estatu zapaltzailin enbajadori eon da Gasteizen.

Erregimen genozida bat ordezkatzen daben pertsonei holako gonbidapenik ezin leike onartu.

Hor dakazue Unai Urruzuno ondarrutarra, beste euskal parlamentari eta jente askoren artin  “ongi etorri bero bat” emoten.

CayT26kW4AAp0x6.jpgCayT2adW4AAjyZ9.jpg

Palestinaren eskubidin alde!                                                                                                                 Free Palestina!!!

Ongi etorri Euskal Herrire, errefuxiatuak!

Egunero gabiz ikusten zelan datozen Europa milaka eta milaka pertsona Afrikatik eta Ekialde Hurbiletik. Euran herritxik urteten dabe gosiandik, gerrakandik eta herixotziandik eskapateko. (Sarritxan, geure Europako estadun politika neokolonialistak sortutako gerrak eta gosetik ixaten diz, hain zuzen be.)

Euskaldunok be askotan eskapa bir ixan dou geure herritxik kanpoa, arrazoi ekonomikuk eta politikukatxik. Ontxe bertan, ondarrutar batzuk ondiokan munduntzir dabiz eskapata, euran militantzixa politikuatxik.

Geu be munduko leko askotan eskuzabalik hartu gatxuelako, on geure herrire datozen errefuxiatuai ONGI ETORRI esaten dotzau. Eta gure udalai eta herritxarrai eskatzen dotzau horrek errefuxiatuk geure herrixetan eskuzabalik hartzeko.

11949387_514322272066387_6631814845735846651_n

Adibide modun, geu be kanpoa jun bir ixan gazela ikusteko, hamen dakazuez 1936ko gerran herritxik bota zitxuezen ondarrutar abertzalik eta republikanuk, Lekatxoko bidin oinez. Andrak eta umik zin gexenak. Lau trapo zaharreaz urten bir ixaben herritxik, eta batzuk ez ben sekule bueltaik ein.

11949278_10205725824159710_4383915377832497447_n