TORTURATUn salaketi Donostiko epaitegixan

auzitegi aurrin 2019-03-06 frankismun torturatutakukElkarretaratzi ein dabe gaur goxin Donostiko epaitegi aurrin MUÑECAS Guardia zibilleko Kapitxanak frankismun torturatu zitxuen lau lagunek (tartin 3 ondarrutar) kerella salaketi aurkeztea hurreatu dizenin.Torturan kontakizune ein dabe laurak malkuk begixetan ezin eutzitxe egon arren. EGIXE eta JUSTIZIXI aldarrikatzen dabe bakarrik.

auzitegi aurrin 2019-03-06 frankismun torturatutakuk.jpg2

Bide batez, Ondarruko udalak aho batez onartu ban pasan eguenin Frankismun krimenan aurkako kerellin Euskal Plataformik aurkeztutako adierazpen instituzionala. Ondarruko Udal Batzarrak biktima honei eta euran senide guztiai beran elkartasune adierazten dotze Egi guzti agertzi eta Justizixa osu ein dadin 40 urteko diktadura frankistak gizatexan aurka eindako krimenakin. Memoria osu nahi dou berreskuratu, Baki eta Elkarbizitzi bir dan latxeik bideratzeko.

er

ert

 

 

Martxoak 3 (domeki) ekitaldixe monolito aurrin GASTEIZko sarraskixe gogoratzeko

M3-2

LAB sindikatuk deialdi hau zabaltzeko eskatu dosku:

martxoak 3 bisOn dala 43 urte Gasteizko Zaramaga auzun gertatutako sarraskixe gogoratuko nahi dou ekitaldi xume bateaz  datorren domekan. Orduko langillin borroki ekarriko dou gogora, “benetako aldaketa soziala, politiku eta ekonomiku” beharrezkuk dizela aldarrikatzeko. Gaur, atzoko latxeik, arrazoi asko dakau borrokan jarraitzeko. Horreatxik, aurtengo lelu ‘Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin’ ixango da. 76ko sarraskixak inpunitatin jarraitzen du. Egixe, justizixi eta erreparaziñoi aitortu baik ezingo dou justizixa sozial baten oinarritutako etorkizunik eraiki. 1976ko martxoan 3an hil zitxuezen langilin aldarrikapenak bixi-bixik daz ondioik. Eta haren bixotzan bor-borrai eusteko asmoz, domekan 13:00etan ekitaldi xume bat eingo dotzau Monolito aurrin “Atzo, gaur eta bixar; borrokik merezi dau! Gora langile borroka!”

 

 

 

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikun 43. Urteurrena Ondarrun!

Gaur, Otsailak 27, 43 urte bete diz SEAD (Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku) aldarrikatu ebenetik.

Ondala 44 urte, estatu Españolan traiziñoin ondorixoz sartu zan inddarrez Maroko Mendebaldeko Saharako lurraldea, eta handik denpora gitxire, 1976an aldarrikatu ban POLISARIO frontik independentzixi!

Hori ospatzeko eta aldi berin sahararrak ondio zapaldute eta errefuxiatute bixi dizela salatzeko, gaur YAALAH ELKARTIK eta UDALAK udaletxeko banderan mastan Saharako ikurre ipini dabe:

Ta hamen yaalah elkartik einddako irakurketi egun honen harire:

Hamen saharako histoixi laburtute kontaten daben bideuk:

3.000 Kg elikagai batu diz Ondarrun saharar erefuxiatun kanpamentuta eruteko!

Urtero Euskal Herri mailan antolatzen dan SAHARAN ALDEKO KARABANA SOLIDAXUn parte hartu dau YAALAH elkartik udalan laguntziaz. Herriko iksatetxitan, udaleko bulegutan eta herriko supermerkautan egon diz elikagaixak batzen, eta guztire 3.000 kg elikagai erutxuez karabanako antolatzailin biltegire.

Karabana honen helburu, 43 urte baino gexa munduko desertoik gogorrenin dazen herritxar Sahararrai, euran beharizanak bixkat lehuntzi de.