
Herri mugimenduk
Pentsionistak ez dauke atsedenik euran borrokan
Astelehenero lez gaur be herriko pentsionistak kalea urten dabe pentsiñoi duin bat eskatzen. Jende kopuru (250 bat lagun) politxe batzen jarraitzen dabe euran enkarteladetan nahiz eta eguraldixak ez daben asko laguntzen.
Migraziñoi politikak salatzeko 2.000 gurutze ipini ben Donostiko Kontxa hondartzan. Ondarrutarrak bertan egon zin!
Domeka honetan (urtarrilak 27) “Gora herria! Basque people” lemapin, hainbat herritxarrek 2000 gurutze sartu zitxuezen Donostiko Kontxa hondartzan, tartin Ondarrutarrak.





2000 gurutzek, ixez hil zin migratzaile eta errefuxiatu kopuru irudikatzen dabe, helburu, gaur egun gobernu eta instituziñoi ezberdinak dakarrezen politikak salatzi eta aldaketak exigiuti.


Ixezko urtin mile asilo eskaera baino gexaua egon zin Araban, Bizkaxan eta Gipuzkun, baine instituziñoik ez dabe konpromisoik hartu!
Euskal Herrixe harrera herrixe ixan bihir de!
Gazte Asanbladi berreskuratzeko BILERA IRAIXE! Urt-27 (domeki) 17:00etan GAZTETXIN!
Hauxe bixaldu doskue Gazte Asanbladi barriro martxan jarteko prest dazen gaztik, dei etxen dotse parte hartu nahi daben guztiai Domekan (urtarrilak 27) 17:00etan gaztetxin eingo dan BATZAR IRAIXIN parte hartzea!

Ondarruko BULKADA egune Martxoak 9xan
Badator ONDARRUko BULKADA EGUNE! 40 urte luze hauetako gazte antolakuntzi ospatu eta etorkizune gaurtik geureganatzea guz! Datorren Martxoak 9xan musikaz, kolorez eta aldarrikapenez beteko dou Ondarruko kalik! Beraz, gorde egune.

Saharar errefuxiatun kanpamentuta jateku bixaltzeko, EUSKAL KARABANAKO BILKETI MARTXAN!
Aurten be Yaalah elkartik udalan laguntziaz, Euskal karabanako janari bilketi martxan ipini dau Otsailan 22re arte. Bilketi herriko lau ikastetxitan eta musika plazako azpiko lokaletan eingo dabe, batxe be, asteburutan supermerkatu ezberdinetan.

Batzen dizen elikagai guztik, Martxun 3an Laudixotik urtengo daben trailerretan erungo dabe Tindufeko (Argelia) saharar errefuxiatun kanpamentuta.
Saharar herrixan parte bat, Españin traiziñoi eta Marokon okupaziñoin erruz Argeliko desertun kokatute dazen errefuxiatun kanpamentutan bixi de. 40urte baino gexauako exilixun bixi irauteko, beharrezku dabe nazioarteko laguntzi.
Hamen herriko ikastetxitan banatu daben eskuorrixe:

Argitalpen hau aprobetxata, Yaalah elkarti burubelarri sartute dan proiektun bideu lagaten dotsuau:
Urtarrillak 25 (baixaku) Emakumin batzarra Etxelilan M-8 ko greba feministi antolatzeko

TRIPONTZI zozketin zenbaki saritxuk
Gaur goxin notaxun aurrin ein de zozketi eta Getxoa urten dau aurtengo TRIPONTZI sari nausixe: 60.000 euroku, 22873 zenbakixe GIPUZKOA serixin. Bigarren zenbaki saridune be Bizkaixan saldu de, Bilbon. 21013 zenbakixe ixan da eta 1.500 euro jasoko dotxu zenbaki horren serixe bakotxak. 16692 da hirugarren zenbaki saridune, Hondarrabixan (Gipuzkoa) saldu de. 1.000 euro jasoko dabe zenbaki horren serixe bakotxak. Amaitzeko esan, aurtengo Tripontzin batutako diru Elkarrekin-Together film dokumentala ordaintzeko ixango dala.

PENTSIONISTAn borrokik aurrea jarraitzen dau
Urte bete beteten da PENTSIONISTAk mobilizaziñoikin hasi zinetik. Zapatun 30.000 lagun batu zin Bilbon Euskal Herri guztitxik junde (han eon zin gure edadekuk)


Ta astelehen guztixetan latxeik gaur be Alamedan batu diz (275 bat lagun) pankarta atzin.

Bixar (urt 20) BAZKAI ARABIARRA eta MIKRO IRAIXE GAZTETXIN!
Ondala gitxi zabaldu dabe kartela eta deialdixe… Bixar domeka diferenti pasateko aukeri gaztetxin! Musiki, kuskuse, teie, inprobisaziñoi…
