
Herri mugimenduk
Apirilak 5 (baixaku) “Hablemos de las mujeres del mundo” tertulia Etxelilan

“Hablemos de las mujeres del mundo” ikastaruko bigarren saiu ixango da baixakun,17:00etan, Etxelilan. Dena den, saio iraixe ixango da eta aurreko saiure etorri ez zirenei be zabalik eongo da!
Antolatzaili: Boga-Boga elkartea
TXIRRIMORRASKIk 30 urte betekotxuz aurten!!!
Atzo zalakun…. TXIRRIMORRASKIk gure herriko gaztetxun aisialdixaz arduratzen hasi zanetik, ba aurten 30 urte betekotxuz (Maxatzan 25 in) ta ospakizune antolatzen hasitxe daz. Adi egon eta hartu parte eingo dizen ekimenetan!
KINKEAn zozketako zenbaki irabazlik
Asko gaz herrixan KINKEAn zozketan parte hartzen douenok. Hamen aurtengo lehen #zozketa handixe. Hamen dakazue neguko #Kinkean zenbaki saritu guztik. http://Kinkea.eus webgunin egiaztatu al dozue zuen zenbakixak. Zorte on guztioi eta #zorionak irabazliai! Hurrengo zozketi hurriaua dakau! #OngiEtorri #Udaberria

Asteburun Aringaingan, Altsasun, Bulkadan…. danetako emosku!
Nahiz eta atzo berandu etxeratu dizenak asko ixan dizen (BULKADA egunak zer ikusi asko euki ban) asko ixan diz gaur herrixan aringainga etxea urten dabenak.


![]()
Ta kotxi hartu eta Nafarroa aldea (Altsasu) jun dizen herrittarrak bixaldu doskun argazkixak diz azpixan ikusiko dozuenak, ALTSASUKO gaztiai ELKARTASUNE emotea jun dizenak.

![]()
Ondarrutarrak LILATOIN!
Atzo, (martxoak 10) 81 emakume ondarrutarrek parte hartu eben urtero donostin ospatzen dan emakumin lasterketan! Gainea aurtengo LILATOIk berezitxasune euki dau, 30urte bete diz lasterketa hau etxen hasi zinetik. M8 pasa barri, aldarri feministak ixan diz nausi!
Hamen lagaten dotsuau herritxarrak atatako argazki batzuk, Gora ondarruko emakumik!







Bulkada egune ondarrun!
Atzo (Martxoak 9) egun guztin belaunaldi ezberdinetako hainbat lagun ibili zin Ezker Abertzaleko Jarrai gazte antolakundin 40.urteurrena eta gazte mugimendun urtitako jardune ospatzen! Jai giru ixan zan nagusi, baine ekitaldi politiku eta bixipenak kontateko tarti be egon zan.
Ekitaldi honetan, iraganaz ikasitxaku hartu, burruki gaurkotu eta etorkizunea beire emon biharreko pausuk nabarmendu eben. Eta gaztienak, oso garrantsitzutzat jo ben belaunaldi ezberdinan artin sortu dan harremana. Horren adibide, gazte antolakunditan ibilitxakun argazkixe

Ekitaldixe eta gero poteun urten eben danak batea eta 15:00ak aldin TXOKUN einben bazkaxe, bingo musikatu eta sobremesi.
Hamen Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak einddako bideu eta albistin loturi:
[IRUDIXAK] Martxoak 8xe Ondarrun!
Iñoizko kale mobilizaziñoirik handixenetaku ixan da gaurku herrixan. Emakumik nahikure esan dotze egoera honei, eta pilobat lagun ixan gaz greba feministiaz bat einddouenak! Gizarte aurrerakoi bat nahi badou ein, bardintxasunai eta feminismuai kolpe ein bikotzau bai ala bai bixitxako arlo guztixetan. Guazen bidi etxea.
Hamen gaurko mobilizaziñoi eta aldarrixan argazkixak:









![]()

![]()

![]()







Eskualdeko mobilizaziñoi be egon da Markiñan, berta juteko kotxe karabani egon da. Hamen mobilizaziñoi horretako irudu batzuk:


Gora martxoak 8xe! Gora burruka feministi!Heteropatriarkatu kapitalistiai PLANTO!


TORTURATUn salaketi Donostiko epaitegixan
Elkarretaratzi ein dabe gaur goxin Donostiko epaitegi aurrin MUÑECAS Guardia zibilleko Kapitxanak frankismun torturatu zitxuen lau lagunek (tartin 3 ondarrutar) kerella salaketi aurkeztea hurreatu dizenin.Torturan kontakizune ein dabe laurak malkuk begixetan ezin eutzitxe egon arren. EGIXE eta JUSTIZIXI aldarrikatzen dabe bakarrik.

Bide batez, Ondarruko udalak aho batez onartu ban pasan eguenin Frankismun krimenan aurkako kerellin Euskal Plataformik aurkeztutako adierazpen instituzionala. Ondarruko Udal Batzarrak biktima honei eta euran senide guztiai beran elkartasune adierazten dotze Egi guzti agertzi eta Justizixa osu ein dadin 40 urteko diktadura frankistak gizatexan aurka eindako krimenakin. Memoria osu nahi dou berreskuratu, Baki eta Elkarbizitzi bir dan latxeik bideratzeko.

