Ondarrutar mendizalik be… Hartu Trena!

Atzo Sarek antolatute Lau Tontorrak ekimena eiñ zan. Ondarrutarrok Anbotoa jun ginan.

TRENA mendixeta apirilak 3- 2016

Herrixan Boga Mendi Martxako urteroko ziti be baeuan… iñok ez eban nahi baiñe trena galdu eta mendi martxatik be bixaldu doskue Hartu Trena ekimenaz bat eitten dabela erakusten daben argazkixak.

Anbototik Sarek antolatutako mendi irteeran:

trena 7

trena 8

trena9

 

Boga Mendi martxan: Madalenatik, Kalamutik eta Tontorramenditxik:

tren5

Mendiz-mendi, geltokiz-geltoki… danon artin lortukou!

Hartu Trena eta iheslai eta presuk etxea!

Gixon barrixan berbak

Gure irakurle batek mezu hau bixaldu dosku: “Hauxe bideu interesgarrixe erizten gazta argitaratzi Turrunin. Ezta zehazki Ondarruko gaixe, gai unibertsala da eta bertan ondarrutar birek parte hartzen dabe”.

Ta guk, bideu ikusi eta gero, errezoi guzti emoten dotzau. Mille esker eta segi zuen aportaziñok bixaltzen.

Apirilak 9 (zapatu), manifestaziñoi nazionala 11eraso, 12 erantzun, #FeministokPrest

Apirilak 9xan Manifestaziñoi nazionala eingo da Gasteizen

Feministok 1–  Atxikimendu kanpañi martxan ipini de, ata argazkixe eta altza sare sozialeta #FeministokPrest

– eta Ondarrutik autobuse antolatu dabe DEBALDE, apunta Etxelilan

 Antolatzaili: UXU Emakumeen taldi eta Andrabanda feministi

 Ez ga ez biktimak, ezta pertsona pasibuk be, gure bizitzaren protagonistak baizik.

Gure errealitatearen transformazio sozialean eragin zuzena duen subjektu politikuk gaz.

Arazun muinai heltzeko ordu de, konpromiso irmuk hartzeko ordu, bortizkeixa matxistak ekidin eta sistema eraldatzeko sasoi de.

Badakiau antolaketa modu diskriminatzaile honen jatorrixak zeintzuk dizen eta aurre etxeko prest gaz. #FeministokPrest

Feministok 2 *Gogoratu OPORRETAN dala Etxelilako arreta zerbitzu publiku Apirilaren 4 arte, bittartin jarri Udal Berdintasun Sailan kontaktun  edo idatzi email bat eta bueltan erantzungo dotzua!

GAZTE DANBADIai agur

LAUDIO nun euan ez bagenkixen be, gure aztarnak han gelditxu diz. Gaur amatxure 4 egun iraun daben jardunaldixak. Tallerrak, kontzertuk, hitzaldixak, jolasak.. asko ixan diz ein dizen ekitaldixak eta asko ixan diz bertaratu dizen herriko gaztik. Kanpin dendetan, furgonetetan eta beste asko jun etorrixin ibili dizenak

ONDARRUKO GAZTIK 2016ko gazte DANBADAn

Dazenak egon diz, eta eztazenak nun ete ebizen. Eszenaxo azpixan eta gañin

Ondarrutarrak eszenaxo ganin 2016 gazte danbadan

gazte danbadan kontzertu

Gabaz eta egunez, ikusten eta ikasten

hitzaldixe gazte danbadan

Hurrengun gexa, eta ez bazaze eon, galduzuena ezta bueltan etorriko.

 

Martxoak 27 (domeki), danok IRUÑA Aberri egunea

 basque_lwIndependentista sarik antolatute Aberri Egune Iruñan ospatuko dou aurten be. 12:00xetan manifestaziñoi hasiko da Golem zinema aurretik, gero ekitaldi politiku eta egune ondo amaitzeko, INDEFESTA ospakizune, alde zaharrin egun osun tzir.

ONDARRUtik autobuse antolatu de berta juteko ta jun nahi dabenak KULIXKAn ixena emon bir dau. Autobusak domekan urtengo dau goxeko 10:00etan  Zaldupetik.

aberri eguna 2016