Ondarruko Ehbildu larrialdi egoera honetan biharrin dabil. Pertsoni erdigunin hartute, herrixan sortzen dizen beharrixan desbardiñai aurre eitteko, danon artin ahalik hobetuen aurrea eitteko, bihar eta ekimen desbardinetan beran kidegu inplikauaz…
Baine momento gogorrenetan be, koloriai, alaitxasunai… tarti ein bir gakola jakindde, euran mezu zabaltzeko bideo, Lipdub edo… antzeko zeoze eiñ dabe herritxarrontzat. MEZU argixaz:
Apirilak 17 de gaur, Preso Politikun Nazioarteko egune. “Geurik” gogorarazten badouz be, gaurkun, ez douz nahi ahaztu, munduko herrialde desbardinetan, idea politiko askatzailikatxik borrokatzeatxik preso dazen laun guztik.
Larrialdi egoeri dala eta, ezingo dou gaur be enkarteladaik ein preso eta iheslaxan egoeri salatu eta etxin nahi douzela esateko, baine gaur, ordu bardiñin, 19:30etan, Turrunin batuko gaz.
Turrunin batuko gaz, etxin nahi douzelako, eta zuzenin ezin badotsau esan be, badakauelako zelan adierazi.
Anartz, Aitzol, Asier eta Ibon, etxin nahi eta bir zaittuau! Euskal Preso eta iheslari politikuk etxea!
Gazte Topaguni, Gazte Martxi… urteroko ehunke gazten elkarguni bihurtzen dan espazixu. Lehenengo Jarrai eta honeaz batea Gazteriak, urte batzuk gerua Haika, gero Segi, ta gaur egun Ernai eta Aitzina. Zemat bixipen, zemat abentura eta egun intenso gordeta gure oroitzapenetan egun berezi horren ingurun. Urte guztiko burruka eta biharran “sarixe” ixaten dala esan geinke Herri Mugimenduko militantiontzako eta beste hainbat herritxarrentzako. Formakuntzaz, tailerrez, hitzaldiz, eztabaidaz… betetako egunak ixaten diz, eta zelan ez, jai giruk pixo handixe eukitxen dau ekimen honetan.
Aurten, BidEHbat! gazte martxi euan antolatute Gazteok Independentzia lemapin, baine esparru guztitxako estenatoki asko modun, udabarriko ekimena bertan behera gelditxu de. Pena handiz hartu gendun barrixe nahiz eta logikuena ixan magnitude honetako ekitaldi hau hasieratik bertan behera lagati.
Nostalgixan jausti be politxe ixaten da batzutan. Seguru urte ezberdinetako argazkixak bixaldu doskuen herritxarrak urte batzuk atzea ein dabela argazki honek ikusiaz batea. Gure asmu hoixe da. Urte batzuk atzea ein eta jaso douen argazkixakin beteti aurten sentiuko douen hutsuni. Horretaz aparte, sare sozialetan ekimen parte hartzaile bat dakau antolatute. Gazte martxi ixango zan egunetan (Apirilak 10,11,12) edozein urtetako udabarriko ekimenen bateko argazkixak altzatea animaten douz herritxarrak Ondarruko Ernaiko sare sozialak etiketauaz ero ixendatuaz.
Esan bihir dou, nahiz eta Gazte Martxi eztan burutuko, antolatzailik egitarau moldatu eta beste bat antolatu dabela internet bidez. Nahidabenak jarraitxu YouTubeko kanalin labur.eus/bidehbat -en jarraitxu leike.
Hamen lagaten dotsuau jaso douzen urte ezberdinetako argazkixak, urteka ordenata eta urte horretako abestixak:
1995in Jarraik antolatutako Mendi Marti Beratik Garazire.
1999an Gazte Abialdia herririk herri. Jarraik 20 urte beteban urti.
2003an Mendi Martxi. Algorta-Gernika
2004an Itsasondon ospatutako gazte topaguni.
MF2-2201
MF2-2201
2005in Gazte Mugi Markinan.
2006. Gazte Topaguni Etxarrin.
2007an Gazte Martxi. Untzaga-Laudio. Gure izarra Independentzia!
2012ko Gazte Martxi. Saratik Lesaka
2013an Ernai antolakundin sorreriaz batea Gazte Danbada Orduñan.
2014an Burutakzio topaketak ein zin Altsasun. Gazte mugimenduko militantin formakuntzako espazixu.
2015in Gazte martxi ein zan Lekunberritxik Berriozarrea.
2016an Gazte Danbada Laudixon.
2017an Gazte Akelarrea Igorren.
2018an Gazte Akelarrea Oiartzunen.
Eta hau ixez, 2019an Gazte Antolakundi sortu zan 40. urteurrenin ein zan jaialdixe Lemoan.
Eskerrik asko argazkixak bixaldu dozuezen danoi! Gogoratu argazki gexa topa ezkeo ernaiondarru@gmail.com ea bixaltzi 😉
Hamen lagaten dotsuau len aipatutako ekimenan egitarauk:
Nahiz eta suertez gabizen momentuz Ondarrutarrok, esan birdou lagun handi bi jun gazkule gure ondutik Koronavirusak kutxatute: ANTONIO ALVAREZ-SOLIS eta TXATO GALANTE.
ANTONIO atxik asko berba eingo genduke: GARAko idazli, errepublikazali, gure eskubide zibil eta politikun borrokalai porrokatu…..
Ondioik gogun dakau URTZA zubitxik atxilotute erun benin idatzi ban eskutitze bera babesten.
Ta zer esan TXATO Galante borrokalaxatxik. Ondarrutarrakin topo eiban Segoviako ihesaldixan ta hortik aurrea Euskal Herrixan askatasunan aldeko borroka askotan parte hartu ixan dau. Azkanengo, españiko estatuko indar polizial torturatzallin aurkako kerellan, Argentinako juezak bultzatutaku.
Zoixonak, gaur 92 urte bete dozuz. Zoixonak Jesus!
Ezker abertzaleko gaztiok, umetatik ezautzen zaittuau, Atxitxe.
Eta beste atxitxe eta aumok. Zenbat aume eta atxitxe erregala dosku Ezker Abertzalik. Zemat emakume eta gixon, betitxik hortxe zazenok, eta azkanearte hortxe egongo zazenok .
Zeuek ixan ziñelako eta zazelako gaz, eta ixango diz!
Eskerrik asko zeuoi, geure aume eta atxitxe politikuai!
Gaur Ezker Abertzaleko artxibuko argazki zaharrakin jolasin ibili gaz. Ondarrutarrak agertzen dizen antxinako argazkixak ipini douz ia zematek igarten daben zeintzuk dizen edo zin.
Askorek zuzen erantzun dozuez, beste batzukin hurreatu bez…
3) Hirugarrena desbardiñe ixango da. Ia argazki honetan zeoze raru topaten dozuen:
1) Karmele Ibarloza “Bizkaia” / 2) Itziar Garalde / 3 )Erramun Osa / 4) Josu Garalde Ta argazki honen berezitxasun edo kuriosidade morun lauburuk dakarren itxura hori esan geinke, esvastiki dalako benetan. Hasiera baten bista raru ein arren lauburu irudikatzeko era bat da.
4) Hamen da laugarrena, Bergara dala esango dotzuau. bañe zeintzuk diz bertan agertzen dizenak?:
6) Hau argazkixe berezixe da. 1977 xan Askatasun ibilaldiko amaieran atataku de. Bertan Ondarrutar talde txiki bat agertzen da bañe euran ondun pertsonai ezagun bat da. Zeindde?
1) Barbare Arrizabalaga / 2) Adrian Osa / 3) Elena / 4) Sorkunde Santa Kruz / 5) Inmakulada Laka / 6) Maitane Uribe / 7) Sorne Elu / 8) Joseba Sarrionandia idazle ospetsu
7) Arazuriko zelaixetan atataku de. Hau tropa guzti Ondarrutarra da. Bañe zeintzuk diz ?
Hau erreza eingo gatzuen edade batetik aurrerauakuai baine gaztiauak dizenantzako nahiko ezberdin da leku hau. Gaur egungo musika eskolako eraikine da, lenako Correos y Telegrafos
11) Argazkixan agertzen dizen umin ixenak esateko kapaz zaze?
3)Unax Zabala
12) ta oingoz atzana, zeintzuk diz hamen agertzen dizenak?
1) Barbare Arrizabalaga / 2) Abraham Bedialauneta / 3) Igor Urresti / 4) Esteban Burgoa / 5) Maiñela / 6) Pedro Arkotxa
Gaurko gaxe argazkixakin lotute du. Bertan agertzen dizenak nortzuk dizen asmatzi de helburu.Ondarruko Ezker Abertzalik dauken argazki artxibuko bildumatik daz atata behian agertuko dizen argazkixak. Argazkixan agertzen dizenak badakixu zeintzuk dizen idatzi Turruneko Facebookin. Berta jungo gaz altzaten argazkixak egunin zir… Egunan amaieran turrunea altzako dou beste argitalpen bat argazkixakin eta ixenakin.
1) Hamen du lelengoku, iñor ezagutzen?:
2) Bigarrena Saturraranen atataku de:
3) Hirugarrena desbardiñe ixango da. Ia argazki honetan zeoze raru topaten dozuen:
4) Hamen da laugarrena, Bergara dala esango dotzuau. bañe zeintzuk diz bertan agertzen dizenak?:
5) bosgarrenaz jarraitxukou, zeintzuk diz pankarti eusten dazenak?:
6) Hau argazkixe berezixe da. 1977 xan Askatasun ibilaldiko amaieran atataku de. Bertan Ondarrutar talde txiki bat agertzen da bañe euran ondun pertsonai ezagun bat da. Zeindde?
7) Arazuriko zelaixetan atataku de. Hau tropa guzti Ondarrutarra da. Bañe zeintzuk diz ?
8) Pegatinan agertzen dizenak nortzuk dizen jakingo zenduke?
9) Zeintzuk diz mikrofonu daukena ta altaboza lepun darune?
10) Zein tokixan atataku de argazki hau?
11) Argazkixan agertzen dizen umin ixenak esateko kapaz zaze?
12) ta oingoz atzana, zeintzuk diz hamen agertzen dizenak?
Gexenontzako lan egunak dizen egunak diz honek bañe badaz euran oporrak ontxe hartzen dotxuenak, hauetako bat da gure herrikide hau ta nahiz eta leku barrixak ezautzen dabillen, espetxetan eta ihesin dazen herritxarrak gogun dauke. Mezu hau bixalduzku:
Aupa txo!! Hamen Costa Rican atatako argazki pare bat, oporretan be ez ga ahaztuten zuekin!! Hamen diñoen morun…PURA VIDA!
Domeka goxin Alamedan eukikou beste behin MERKATU TXIKIA goxeko 10 etatik arratsaldeko 3 eta. Eguraldi eskasa egon ezkeo Plaza Berdura aldatuko litxake.
Etxe ondun dakauzelako edozertako, alkar ezautzen douelako eta azken fiñin Ondarruai bixitxi emoten dotzelako, ZAINDU BERTOKU!
GAIZKA hildde 87 urte eukazela. Bixitxa gogorra gertagako bixitxi bañe beti irrifartsu ezautu dou. ABERRIXE ixan da bere bixitxako zutabi. Suertez denbori euki dou bere bixipenak gordeteko ta ordu dezente graba ahal ixan dou beran ahotik berak bixitxakuk. Lehenaua beran lagun miñak jun zin, ANJEL, JABIER, IMANOL…. onezkeo dazen lekun zeoze antolatu dabela zihur gaz. ANTSOSOLOn gaztarun, KAXAGAÑEKU etxen gogoratzen dou, SALKALAn arrautza banatzen, 34an ANJEL eta JABIEReaz “sarik” prestaten, MUGAN errefuxiatuai janaxak eruten, HIDALGOi (pikoletun kapitxanai) adarra joten, KRESALAn ekintzak antolatzen, HIRITARRAz kotxe illarak sortzen, ….. Apaizak kontateban latxeik “el saco de las hostias” bihurtu zan GAIZKA diktadorin garaixin. Sarri sarri herriko kuarteletik pasa bihir ixan zan eta bero bero einde urteteban bertatik. Bañe txapela burun beran era ipini eta aurrea etxen ban. Beti gogoratuko zatxuau. Ixan zazelako gaz gu. JO TA KE ASKATASUNE LORTU ARTE!