Aurten gaztetxe barrixak 16 urte eingo dotxuz, gaztetxe zaharrak 13 urte eizitxuzen Zaldubiden, danak batute 29urte handi! Zoixonak!
29 urtin zemat ekimen, tailer, kontzertu, hitzaldi, burruka… horrek danak ospatu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko egitarau edera prepara dabe OGAko kidik! Hamen lagaten dotsuau maxatzan 11 an eta 18 rako (antxoa egune) ata daben kartelak!
Maxatzak 11 an (zapatu) eguerdiko 12xetan “Poble rebel” dokumentala aurkeztea etorriko diz egilik, dokumentalan proiekziñoi amatxutakun kolokixo estiloko bat be egongo da gaixan ingurun.
Ta maxatzan 18 xan, Maravillas, Iruñako Alde Zaharreko gaztetxiaz elkartasunin, kontzertuk egongo diz plaza musikan!
Atzo zalakun…. TXIRRIMORRASKIk gure herriko gaztetxun aisialdixaz arduratzen hasi zanetik, ba aurten 30 urte betekotxuz (Maxatzan 25 in) ta ospakizune antolatzen hasitxe daz. Adi egon eta hartu parte eingo dizen ekimenetan!
Atzo (martxoak 23) Lea artibai eta Mutrikuko BULKADA EGUNE ospatu zan Ondarrun. Goxetik eta goxaldeko ordu txikixak arte anbiente paregabi eta jai giro nabarixe egon zan gure herrixan.
Eskualde mailako 40 urteko gazte burruki aitortu ta gaur egun eta etorkizuneko burrukiai bultzadi emoti ixan da bulkada dinamika honen helburu. Generaziñoi ezberdinetako militantik batu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko balixo ixan dau.
Hamen lagaten dotsuau atzoko irudi batzuk, mahai inguruaz, poteu, bazkaxe, jokuk, ekitaldixe, kontzertuk…
Gaur egun gaztik bixi daben alde eta arlo ezberdinetako prekariedadi salatzeko sortutako “Euskal Herrian BIZI!” dinamikin barrun einddako ekimena ixan da, eta datorren zapatun (Otsailak 16) BILBOn eingo dan mobilizaziñoi nazionalea juteko deixe ein dabe.
Hauxe ixan da Ondarruko Ernaik honen ingurun einddako irakurketi:
Hauxe mezuau bixaldu doskue GAZTE SANTA ESKI antolatzen dabizen gaztik, bertan antolatzeko eta entsaxurako deixe etxen dotse herriko gaztiai:
Aupa gazte!
Pasan urtin gaztin Santa Eski berreskuratu gendun eta ohitxura zaharrak ezin leikezenetik galdu, aurten be osteabe etxi pentsa dou. Dana antolatzeko eta bixkat entsaxateko datorren eguenin hillan 31an batukoa 19:00tan Gaztetxin. Idea guztik eta gazte guztiok ongi etorrixak ixango zaze!
Kantatea otsailan 3an domekan urtengou, goxeko 11:00tan Kamiñazpiko frontoitxik. Trikitilaxak eta bertsolaxak ezti faltako, jente eta giro ederra bez!
ETORRI GEUAZ BATEA TRADIZIÑOI BERRESKURATU, EUSKERAZ KANTA ETA ONDO PASATEA! IÑOK EZ DATXILE ESAN GAZTIK IXE EZTOUENIK ETXEN!