Martxoak 14 (zapatu) ikastaru Etxelilan: DERIBAK, ONGI BIZITZE FEMINISTARANTZ

“Deribak, ongi bizitze feministarantz” ekonomia feministaren inguruko ikastaru, data barrixaz eta formatu desberdiñaz eukikou Etxelilan. Silvia Piris Lekuona eta Amaia Perez de Orozcok gidatute.

“Deribak. Zer da hau? Pertsona batek edo pertsona-talde batek gidatutako ibilalditzat uler dezakegu Deriba. Deriban, egun bat ematen dugu Deriba hori gidatzen dutenen bizitza markatu duten eguneroko espazioak zeharkatzen, taldeak bizitzaren, sistemaren eta alternatiben arteko loturari buruz egiten dituen galderei erantzuteko asmoz.”

Martxoak 14 (zapatu) | 10:00 – 14:00 / 16:00-19:00* | Matrikula 5€

*Alkarrekin bazkaltzeko aukeri eongo da. ApuntatzerakUn galdetu!

[📸Irudixak] ALDARRI FEMINISTI ONDARRUKO KALITAN!

Gaur ehunke lagun batu gaz ondarruko kalitan eskualde mailako manifestaziñoi bidez emakumin eskubidin defentsan eta mugimendu feministin alde! Kolore morik hartu dotxuz ondarruko kalik!

Gaur ixan arren mugimendu feministin mobilizaziñoi egun handixe, ezin dou ahaztu hilero, astero eta egunero feminismu esparru eta espazixo ezberdinetan lantzen, burrukatzen, aldarrikatzen… dabizen emakume borrokalarixak. Gora zuek!

Hamen lagaten dotsuau M8ko mobilizaziñoik ondarrun laga dotxuzen irudixak! GORA BURRUKA FEMINISTI!

[Ikastaru] DERIBAK, ONGI BIZITZE FEMINISTARANTZ. Otsailak 7-14-21 Etxelilan

etxelilan

   Irakaslik: Silvia Piris Lekuona soziologi eta Amaia Pérez de Orozco ekonomia feministan aditu. Colectiva XXK Feminismos, pensamiento y acción taldeko kidik.

   Ikastaruai buruz: Itotzen gatxun sistemin eta bixitxin kontra etxen daben ekonomixin aurrin, eraikitzen ari garen alternatibak konpartiuko dou ikastarun. Zeintzuk diz lurralde honetan martxan dazen alternatibak? Zeintzuk zeharkatzen dotxue gure gorputzak? Zeintzuk diz gure sentitzeko eta egiteko modu errebeldik? Hausnarketa eta ikaskuntza ariketa kolektibo hau etxeko, Etxelilan batuko ga eta gero proposatzen dotzuau kalitan tzir alkarreaz ibiltxi nahaste-borrastin.

     Egutegixe: Otsailak 7, 14 eta 21 (baixakuk)      Ordutegixe: 16:00-20:00        Leku: Etxelila       Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

Ixen emoti:

    Leku: Etxelila eta udala

   Ordutegixe: Udal Diru Bilketa bulegun (goxez) eta Etxelilan (martitzenetik baixakure arratsaldez).

 

Telefonoa: 946 13 40 08 (Etxelila)
Emaila: etxelila@ondarroa.eus