Ezker Abertzali
ONDARROAKO TXOKOAren BERRINAUGURAZIOA
BIXAR OTSAILAK 19xan ONDARRU BILBON EGONGO DA. EZ HUTSIK EIN
EZKER ABERTZALEAK HERRI PROGRAMA OSATZEN JARRAITZEN DU
Ondarroako Ezker Abertzaleak datozen 4 urteetarako aurkeztuko duen proiektuaren oinarri nagusienetako bat, herritarrei protagonismoa ematea izango da. Hau da, demokrazia parte hartzailearen printzipioetan oinarrituz, herritarrek gidatutako udala osatzea izango da gure helburuetako bat. Horretarako, hainbat tresna jarriko ditugu martxan: batzordeak, galdetegiak, auzo batzarrak, kudeaketa gardena bermatzeko sistemak etab. erabiliko ditugu herritarrengana hurbildu eta beraien beharrizanak udal politikaren lehentasun bihurtzeko.
Horren haritik, azaroan “Hartu berbi” ekimena aurkeztu genuen bideo baten bitartez. Bertan azaldu genuen nola Ezker Abertzalea jada Maiatzeko hauteskundeetarako herri programa osatzeko lanean hasiko zela. Ordutik gaurdaino ehundaka lagunekin bildu gara arloz arlo berain ikuspegi, kezka eta proposamenak jasotzeko.
Dagoeneko 2. fasea hasi dugu. Batetik, arlokako mintegiak egingo ditugu orain arte jasotako ekarpenekin. Bestetik, auzokako batzarrak ere egingo ditugu martxoan. “Hartu Berbi”-n denok daukagu zerbait esateko, horregatik mintegietan eta batzarretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Azkenik, zuon ikuspuntua jakiteko, datozen egunotan inkesta bat jasoko duzue etxeko buzoietan. Inkesta honetan, udal kudeaketari buruzko galdera orokor batzuk egingo dira. Bestalde, Ezker Abertzaleko zerrendarako aproposak deritzozuen jendearen izenak emateko aukera ere badago.
Hau guztia, etxean jasoko duzuen eskuorrietan azaltzen da. Dena dela, hemen duzue eskuorri hori era digitalean jeisteko aukera: zerrendarako proposamena, datak eta azalpenak.
Ahaztu gabe, betetako inkestak eta zerrendarako proposamenak martxoaren 4a baino lehen herrian dauden buzoietan bota.
Hartu berbi!!!
OTSAILAN 18AN TXOKU IRAIKO DA!!!

Baixakun, otsailak 18, 20tatik aurrea Txokun txoixuk, pintxuk, sagardau…
eta 21etan…
ERREGEA ETA BUFOIA, Ander Lipus eta Sustrai Colinan eskutik.
Anima eta etorri danok!!!
Mundu gorri batean, herri libre bat.
OSTEGUNEKO HERRI BATZARRA
Ezker Abertzaleak maiatzeko hauteskundeetarako herri programa eta zerrendak osatzeko prozedurak eta kanpainaren nondik-norakoak azaltzeko deituriko herri batzarraren irudia dugu goiko hau. Ilusioz beterik gauden une honetan, jende andana bildu zen bertan. Gainera, hauteskundeen atarian izanda, bakoitzaren kezkak eta ikuspegia besteekin partekatzeko aukera izan genuen.
gogoratu, gaur osteguna 10 HERRI BATZARRA,ONDARROAN
HAUTESKUNDEAK prestatzeko eta herri programa aurrera ateratzeko, portuan dagoen kofradian batuko gara,arratsaldeko 7,30etan.DENOK gara beharrezkoak, agertu.





![gb_bilbo_19[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/gb_bilbo_191.gif?w=636)


![sortu-logo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/sortu-logo1.jpg?w=636)
![P1010957[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109571.jpg?w=636&h=477)
![P1010952[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109521.jpg?w=636&h=477)
![P1010930[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109301.jpg?w=636&h=477)
