
Gaur arratsaldin Kofrai zaharrin batu gaz herrittar talde handi bat. Bertan, bixar ixango dan ONDARRUko Ezker Abertzali sendotzeko zutabik ipini douz. Ixelako txostenik ez da egon, dana idazteko da eta hamendik aurrea ezkertiar eta abertzaliok, idatziz, kafi hartzen mahai baten bueltan, batzar zabalin edo banaka idatzikou gure bide orrixe. Danok desberdiñak gaz, askotan ikuspegi desbardiñak dakauz, bañe helburuk batzen gatxue, gure herrixan burujabetzi eta pertsonan bizi baldintza duiñak. Zeuk be bardin pentsaten bazu, gure ondun leku dakazu, hurreatu ONDARRUko EZKER ABERTZALEA.

Ezker Abertzali
Ondarru be “Abian” jarriko da

Ondala 5 urte Ezker Abertzalik estrategixa aldaketa handi bat ipini ban martxan eta Zutik Euskal Herriaz oinarri sendo batzuk ipini ban Independentzixi eta Sozialismun bidin. Gauza asko pasa diz 5 urtin eta estrategixa barrixan alde onakin edo txarrakin be Euskal Herrixan bestelako egoera politiko bat egoti lortu dou, ziklo bat atzin laga eta barri bat hasi dou.
Halan da be, einddaku ezta nahiku ixan eta gaur egun ez dou lortu ukaziñoi gainetik kokatu eta eszenatoki normalizatu bat lortzi. Espainiar eta Frantziar estatuk Euskal Herrixai ez dotze autodeterminaziñoi eskubidi aitortzen eta ondion 400 kide baino gexaua dakarrez sekuestrata, euran etxitatik ehundaka zein milaka kilometrota.
Gauzak halan, Ezker Abertzalik ABIAN prozesu jarri dau martxan, gauza guzti honei buelti emon eta danon artin kontrabotere potente bat sortuko daben Ezker Abertzale bat artikulateko. Horretako gaur egun dakauzen akats eta hainka sartze guztixak aztertukouz, ikasi eta danon artin aipatutako Ezker Abertzale indartsu bat etxeko.
Ondarruk be zer esana dauke. Horretxeatxik beratxik Ondarrun be eztabaida hau abiatzi derrigorrezku eta aberatsgarrixe ereizten gazku. Lelengoko aurkezpen batzarrak badauke egune: Abendun 26, 17:30etan Kofrai Zaharrin.
Aiara ordu danok alkarreaz batu eta independentzixa ta sozialismun bidin urrats gexa emoteko. Aiara ordu danok batea preso eta iheslaxak etxea ekarteko. Aiara ordu danon artin Euskal Herri parekide eta aske bat marrazteko. Aiara ordu danon artin zelan gauzatuko douen erabakitxeko.
Abendun 26, 17:00etan Kofrai Zaharrin.
ABIAN prozesun inguruko informaziñoi gexa: http://www.ezkerabertzalea.info/
Hauteskunde egune ONDARRUn
Goxin goxa hasi gaz biharrin hautes maxetan arazoik ez eukitxeko. Bat baño gexa ajiaz agertu bada be 9xetako bakotxe beran tokixan euan.

Herrittarrak be, botu botaten goxetik hasi diz, hamen erakusketa gelan ata douen argazkixe goxeko 10etan.
Gabaz, TURRUNIN herriko emaitzak erakutsikotzuauz (9etatik aurrea)
Domekan konta eingo gatxue, zure boto papera, EH BILDU
Domekan hauteskunde egune da eta aukeratukouz Madrilko kongresu eta senatun jarriko dizen pertsonak. Gaur egun, ezkertiar eta abertzaliok erabaki dou hauteskunde honeta aurzkezti eta horretako pertsona egokixak ipini douz gure zerredetan. Guk bizkaitarrok adibidez ONINTZA ENBEITA aukeratu dou zerrendaburu, gogoratzen dozue berak esandako berbak (En mi koño y en mi moño, mando yo).
Dudan bat badakazue merezi daben botatea jun ala ez, SABINO CUADRAk Nafarroako zerrendaburuk hau diño:
JOSEBA PERMACHen berbaldixan irudixak
Preso eta Iheslaxak ixandakuk, botu eskatu dabe EH Bilduntzako
Dozenaka euskal preso eta iheslari ohik agerraldixe ein ben zapatun, abenduan 20ko hauteskundiai buruz irakurketi etxeko. Madrilen borondate ez demokratikuai min gexen etxen dotzan botu independentzixine dala esan ben, len, on eta gero; horreatxik EH Bildun aldeko botu eskatu dabe.
Batzarrin egon zin ONDARRUko preso eta iheslaxak ixandakuk.
EH Bilduko mitiñan irudixak

Lelengoko argazkixan ikusten dan latxeik egueldixak be guaz bat eindau, Abendun erdixan egon arren eguzkixe euki dou lagun. TXOMIN eta NAGOREn kantak emotze hasieri ekitaldixai gero LEIRE PINEDOk hartu dau berbi eta amaitzeko IÑAKI ANTIGUEDAD euki dou. Iñakik gogoratu dau on dala 25 urte hasi zala mitiñak emoten eta beran lelengoko plazi ONDARRUko Alamedi ixan zala JUANITA GERRIKABEITIAn semik lagundute (JON IDIGORAS).

Gogoratu dau Madrilen jarriko dizen jarrilekuk, ez dizela euskaldunonak bañe “momentuz” hara guzela euskaldunon interesak defendiutea, tartin, gure presuk ETXEA ekarteko einbirdana etxea.



Guk argi dakau, gure botu EH BILDU
Ez diz barrixak (gexenak) kongresun eta senatu espaiñolin, len be egondakuk diz lehoin tartin, nahitxe komunikabidik eskuta nahi ixan daben MADRIL aldin ein daben biarra gu harro gaz eurakin. Ikusi bideo hau.
BILDU erabakire, ekitaldi politiku Zapatu abendun 12xan Alamedan
Espainian: konstituzioa, Euskal Herrixan:INDEPENDENTZIA
Espainiako konstituziñoi eta Vascongadetako estatutun aurrin, gu gaur Bilbon eon gaz INDEPENDETZIxin bidi aldarrikatzen, egueldi onaz ta giro alai baten.
Bestetik, gaurko egunez, batez be gure elkartasune nahitzau bixaldu Venezuelako herrixai.
Hauteskunde kanpainan hasi gaz, eta baakixue, abendun 20xan zure botu:
EHBILDU !!!




















