
Txoixak behatzi gustaten bagatzu, aukera ederra dakazu domeka hontan, Bisita Ornitologiku!!! Urteko azkana ixango ra!! Animatu! Ez ahaztu erreserbi eitxiaz!!
Ekologixi
Hondartzak zamarrez beteta, beste behin
Lea-Artibaiko EGUZKIk idatzi hau bixaldusku:

Jun de udi, jun diz garbitzailik, eta hondartzak zamarrez beteten hasi diz osteabe. Plastikozko botilak, latak, bidoik… Hondartzetan hau agertzen bada, zer eongo da gure erreka eta itsosun?
Noiz konturatuko gaz erreki eta itsosu zamarrez beteten gazela? Noiz konturatuko gaz zamar horrek gure kostaldi zikintzen dabela? Noiz konturatuko gaz zamar horrek arrantzatzen douzen arrañak kutsatzen dabela?
Birziklatze tasak %70a altzateko, eskualdeko udaletan mozinoik sartutxuz Eguzkik

Hauxe idatzixe bixaldusku Lea Artibaiko Eguzki Talde Ekologistik:
Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa eskatzeko mozioak sartu ditugu Lea Artibai eskualdeko udaletan.
Hondakinak gure herriek sortzen duten arazo larrienetako bat dira. Egunero egunero ehunka kilo zabor sortzen dugu. Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du. Prozesu horretan kutsadura asko sortzen da, eta gainera berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen dira. Baita diru asko ere. Lea Artibaiko herrietan %25 inguru bakarrik bidaltzen da birziklatzera.
Badago alternatibarik: materialak berrerabili eta birziklatzea. Ingurumenarentzako ekintza onena horixe da, eta gainera Europatik datozen legeek ere norabide hori hartzera bultzatzen gaituzte.
Udalek ere badaukate zer egina arlo honetan, hondakinen bilketa euren ardura delako.
Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 banatu eta birziklatzera bidaltzea lortu dute. Sistema horiek hauek dira: atez atekoa, sistema mixtoa (atez atekoa eta kontenedorak txipagaz) eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak ipintzea. Beste herrietan posible izan bada, gure eskualdean ere egin ahal da.
Hau dela eta, udalei plenoan hau onartzea eskatu diegu:
Legegintzaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatu eta hondakinak birziklatzera bidaltzeko gaikako bilketa %70era igotzea.
Lea Artibaiko Eguzki talde ekologista
Urrixan 11 eta 18xan, bixitxa ornitologikuk AIERIn
Hondakin organikuk konpost bihurtu!
Zeure etxeko hondakinak etxe aurrin jaso eta konpost bihurtzeko, emon ixena: 946833674 edo ingurumena@ondarroakoudala.net
Bizikletak aparkateko leko gexa bir diz Saturranen eta Arrigorrin
Eguzki talde ekologistik hauxe mezu bixaldusku:
Udan jende asko joaten da hondartzara bizikletan, baina beti ez da egoten aparkatzeko lekurik.
Mutrikuko Udalak bizikleta aparkaleku bat ipini zuen iaz Saturraranen. Baina argi dago bakarragaz ez dela nahikoa. Aparkaleku gehiago ipintzeko eskatzen diogu Mutrikuko Udalari.
Ondarroako Arrigorri hondartzan bizikleta aparkaleku asko ipini ditu Ondarroako udalak azken urteotan. Hala ere, gehiago ipintzea komeni da.
Kalidade oso handiko konposta lortu dabe Artibai kalin
Artibai kalin herritxarrak einddako konposta aztertu dabe Fraisoroko laboratoixutan, eta lortu dizen emaitzak oso onak ixan diz. Kalidade oso oneko konposta lortu dabe, nekazaritza ekologikun be erabili ahal ixateko lakoxi.
Hamen dakazue txostena, irakurteko: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20150717_Artibaikalekokonposta,kalitatehandikoa.aspx
Udalak hauxe mezu zabaldu dau, jenti etxeko hondakin organikuk konpostatea animateko:
Ondarroako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu euren organikoa aprobetxatu eta konpostatzera. Horretarako, aukera desberdinak dituzte:
– Euren soloan konposta egitea (konposta egiteko potoa udalak emoten du, debalde)
– Ate aurrean potoa lagatzea, astean hiru bidar, etxeko hondakin organikoekin
– Herrian dauden lokal berezietan potoa lagatzea, etxeko hondakin organikoekin (momentuz Iparkalean eta Antiguako Ama kalean daude lokalak)
Apuntatu nahi duenak helbide hauek erabili behar ditu: 946833677 edo ingurumena@ondarroakoudala.net
Obrak aprobetxa, bidegorrixak etxeko
Eguzkik bixaldutako idatzixe:
https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/07/10/obrak-aprobetxatu-bidegorriak-egiteko/
Bizkaiko Foru Aldundia Markina eta Berriatua arteko errepidea konpontzen ari da. Bidea zabaldu egingo du, eta apur bat zuzendu. Zoritxarrez, obra hori ez dute aprobetxatuko bi herrien artean bizikletentzako bidegorri bat egiteko.
Antzeko beste kasu bat: Ondarroan 4 urtean Iturribarri eta Kamiñazpi auzoak konpondu ditu udalak. Ondorioz, oinezkoek espaloi gehiago eta zabalagoak dituzte bertan oinez ibiltzeko. Baina auzo hartan ere ez da bidegorririk egin.
Eta halako adibide gehiago aurkitu ahal ditugu eskualdean.
Gure herri eta auzoetan bidegorri sare bat edukitzea beharrezkoa da jendea bizikletan gero eta gehiago ibiltzea nahi badugu. Baina horretarako instituzioek argi eduki behar dute kale edo errepide bat konpontzen denean, bizikletei ere lekua egin behar zaiela.
Bizikletan ibiltzea ona da osasunarentzat eta herriko kaleetan zarata eta kutsadura gutxiago egoten laguntzen du.
Erakunde publikoek bizikleta alternatiba erreal bezala ikustea nahi dugu, eta euren politiketan kontuan hartzea beti!
Zelan lortu geinkez jai garbixauak?
Eguzki talde ekologistik bixaldu doskun idatzixe:
https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/06/28/zer-ein-geinke-jai-garbixauak-lortzeko/
Pasa da Zapato Azule, eta aurten be giro oso ona egon da Ondarrun.
Aurten be antolatzailik ahalegin berezixe einddabe Zapato Azule jai garbixe ixateko, eta horretxeatxik atatxuez baso berrerabilgarrixak. Zoixonak eta eskerrik asko antolatzailiai, eta segi holantxenik hurrengo urtitan be! Udalak be plastikuntzako eta bidrixuntzako kontenedore gexa ipinitxuz, eta hori be eskertzeku de.
Dana dala, aurten be holakoxe irudixak ikusi douz gabaz. Kalik zikinddute, plastikuk errixure jausten… eta zamarrak danintzir. Danok ordaintzen douz ondorixuk. ekonomikuk eta ekologikuk.
Ondo pasati eta garbi jokatzi posible da, baine horretako neurri batzuk hartu bir diz. Herritxarrok, tabernaixak eta udala pausuk emoten jun bir gaz jaxak gerua eta garbixauak ixateko: baso bardine behin eta barriro erabili, reziklateko kontenedorak leko gexauatan…













