Apirilak 23 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: BURU eta LEPOko MINBIZIXAI buruz

Zientziaren giltzak elkartik apirileako antolatu daben hitzaldixe BURUko eta LEPOko MINBIZIXE, aurrerapenak LARINGEko minbizixai buruz ixango da. Hitzaldixan berba eingo dabena herritxarra da, JUAN RAMON IRIONDO BEDIALAUNETA  (Otorrinolaringologu). Gogoratu, arratsaldeko 18:30 tan hasiko dala Beikozinan ekitaldixe, eta edozeatxik ezin badozue bertan egon, zuzenin ahalko dozue ikusi internet bidez periscopetik @zientziarengiltzak ataletik.

apirilak 23 juanran hitzaldixe

Herritxarrak irabazi dabe JOSEBA JAKA beki

BERRIA egunkarixak argitaratu daben latxeik “Lua Kastore” proiektuk irabazi dau aurtengo JOSEBA JAKA beki. Oihane Enbeitak, Andoni Gartziak eta Eneritz Zeberiok garatuko daben antzezlana ixan da irabazli. Ma kolektiboko kidik diz hirurak eta gorputzan, hitzan, soinun, irudixan eta beste adierazpenan artin “sinkronixa lan bat” egin nahi dabela zehaztu dabe. ZOIXONAK hiruroi Turrunetik!!.

andoni gartzia

Apirilak 20 eta 21 ikastaru Etxelilan: GATAZKI, BOTERI, BAKI eta POLITIKI ikuspuntu Feministatik

1

*Derrigorrezku de aurretik ixena emoti.

Irakasli: Jule Goikoetxea (EHUko Zientzia Politikoetako irakasli, Gobernantza eta Ikasketa Politikuk Masterreko zuzendaixe eta University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartu)  Egutegixe: Apirilak 20 eta 21

Ordutegixe: Apirilak 20, baixaku: 17:00etatik 21:00eta; Apirilak 21, zapatu: 10:00etatik 14:00eta.

Ikastaru: Zelan ulertzen da gatazki eta baki gure gizartin? Zer da normalizaziñoi? Zeatxik dauke emakumik boterearekiko ikuspuntu negatibu? Ikastaro honetan, zibilizazio kristauk eta hortik jaxotako ideologixi (eta alderdi) nagusixak boterearekiko eta gatazkarekiko dauken fobixi azalduko dou. Ikuspuntu feminista batetik boteri, gatazki eta baki birpentsatzeko beharra proposatuko da. Politikin dimentsiñoi gatazkatsu aztertuko dou beraz, eta zeatxik gatazkak aldaketa politiku posible egiten daben.

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

 

 

Ikastaru ETXELILAn Apirila 12 txik Maiatzak 31ea: Jende aurrin berba etxeko trebezixe landuz

1

Irakasli: Idoia Eizmendi Aldasoro (Berdintasunerako teknikarixe, kazetarixe  eta Noka talde feministako kidi) Egutegixe: Apirilan 12txik maiatzan 31ea, eguenero. Ordutegixe: 18:00etatik 20:30eta. Leku: Etxelila *Ezinbesteku de aldez aurretik ixena emoti.

Ikastaruaz: Ikastarun helburu de entzuliai era ezberdinen aurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune lortzi. Horretako, dakauen beldurrak identifikatu eta aztertu eta horrei aurre etxeko teknikak praktikan jarriko dou, beti be, generuk komunikaziñoi prozesun dauken eragine kontun hartuz. Metodologixe parte hartzaili ixango da, teorixi eta praktiki uztartuz.

 *OHARRA: Martxoan 26tik apirilan 9re Etxelila itxite egongo da. Tarte horretan, ixen-emotik Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egin ahalko diz, goxetan.

 Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila