ANTXOI gañezka portun, KOFRAXE atik itxi beharrin

1Bixar apirilak 27 ( eguaztena) ONDARRUko kofraxe itxitxe eongo da. Antxoi gañezka egon da astelehenin eta gaur, 50 txalupatik gora porturatu diz egunero,  prezixuk behie jo dau (50 zentimo arte kilu), arrañan tamañuk be ez dau lagundu prezixu eusten (50 ale kiloko) eta horrei lotu ezkeo izotz fabrikin itxieri, arrain kaxa falti, pale falti,…KOFRAXAk erabaki dau bixar ez dala ixelako arrañik salduko bertan.

 

 

ANTXOI PORTUN BARRA BARRA

2

3

 

Antxoi sartzen hasi de!

Berdelik ondio ez bada atrapa be, ez sariaz, ez amuaz, lelengoko antxoak sartu diz gure portun.

Kantauriko lelengo portu, antxoi sartu eta saldu dabena Ondarru ixan da aurten. Gaur martxun 1a kanpañako lelengoko egune, goxeko 8retan Santoñako Nuevo Libe 105 kaja antxoa ekarritxuz, kofraxako bentan 9,95€ eiñ dau. Gero beste bi txalopa be etorri diz, bañe arrain gitxiaz. Daneta 189 kaja eon diz eta prezixu  15 eta 17€ arte alla da.

Kanpañi hasi baiño ez da eiñ! Espero daigun gure txalopak aurten be antxoa asko atrapati.  Ia itsosuk lagaten daben, ze asteako ez da parte onik emonda!.

IMG_20160301_091908.jpg

IMG_20160301_092203.jpg

IMG_20160301_092250.jpg