ESNA ATRAPA GATXILE!

Ondarruko ERNAItxik hauxe jaso dou:

Allarte, hasi preparaten lelengokutik, badator eta Gazte Danbada!

IMG-20160204-WA0001.jpg

Gaztiok eta gaztiontzako einddako topaleku ongun Laudixon ixango da martxun 25etik 28re.
Bai! Lau egun tailer, ikuskizun, ekitaldi, kontzertu eta gexauaz beteta! Gañea kontzertutan aurten ondarrutarrak eongo di tartin.
Ongo urtin nobedade asko eongo diz, bañe lelengokutik komenta biharreku:
– 4 eguneko BONU 30€: 10eko talditan erositxe.
– 4 eguneko BONU 35€: Banaka erositxe.
– Egun soltik: 15€ aurretik erositxe eta 18€ bertan (Ondarrun ezti eongo saltzen).

Barakixue ordun, batu hamarnaka eta apunta berandu baño lehen Anaita edo Kulixkan!

Informaziñoi gexa:
http://ernaigazte.cc/eu/albisteak/esna-harrapa-gaitzala
http://topatu.eus/edukia/gazte-danbada-jaialdia-egingo-dute-martxoaren-25etik-28ra-laudion

Keu-n disko barrixe abantin!

Keu Agirretxea ondarrutarrak Fignuh Experience ¨Nomadak eta kofrea¨ disko barrixe argitaratu dau. Madriden graba dau eta ondun eukitxuz: David Bao bateixan (O Funkillo, Raimundo Amador), Javi Calambres bajun (Bebe, Josele Santiago) eta Carlos Noain Maura (Naica) programaziñoik eta sintetizadoritan.

Lujozko kolaboraziñoik parte hartu dabe bihar barri honetan: Jairo Zavala (Depedro), Pablo Novoa gitarran (Golpes bajos, Julieta Venegas, Los Ronaldos), Mikel Erentxun, Xabi Solano eta Izaro Andres abeslai adibidez.

Haritz Harreguy arduratuko da nahasketakin Usurbileko Higain estudixutan.

keu

Bihar barrixan aurkezpen agendi honako hau de:

Otsailan 2oan: Aulestin, LEA ESPAZIOA (Bakarka)

Martxun 5in: Tolosan, BONBERENEA (+Izaki Gardenak)

Martxun 12an: Ondarrun, BEIKOZINI (+Izaki Gardenak)  

Maiatzan 20an:Donostin, DABA DABA (+Izaki Gardenak)

Zorte on Keu zeure proiektu barri honeaz!