Hamen gaur, Apirilak 10eko egirau…

Hamen lagaten dou atzoko egunak emon ban zati bat… kantaldixe, sukaldaritzi, antzerkixe, kirola…
Hamen gaur, Apirilak 10eko egirau…

Hamen lagaten dou atzoko egunak emon ban zati bat… kantaldixe, sukaldaritzi, antzerkixe, kirola…
Udalak Aste Santuko egitarau antolatu dau egun honetako… Herriko hainbat pertsonak eta taldek osatu dabe egitarau hau eta eskeintza kultural zabala eskeini doskue… Kirola, musiki, sulaldaritzi, tailerrak, irratsaiuk…
Hamen lagaten dou gaurko egitarau (Apirilak 9)

Hurrengo egunetako dazen ekimenan egitarau be hamen lagaten dou: http://www.udalbarriak.eus/wp-content/uploads/2020/04/Aste-Santu.pdf
Pentsionistan burrukin ez dauke etenik. Pentsaten gendun egoera honen aurrin geldialdixe eingobela eskualdeko pentsiodunak, baine EZ!
Astelehenero astelehenero etxitatik mobilizatea deitxu dabe herritxar guztik. 12:00etan kazularak, txistuk, potuk… ata balkoi edo bentanatik eta guazen pentsio duinak aldarrikatzea!
Hamen ata daben bideu:

Martxoak 30 (astelehena) 19:00etan hitzaldixe emongo dabe Apustuetxin kontrako plataformako kidik Debako Gazte Asanbladik antolatute streaming bidez.
Hitzaldi honetan, plataformin eta burruka honen nundik noakuk azalduko doskuez.
Hamen lagaten dotsuau YouTube ko loturi, bertan ixango da hitzaldixe 19:00etan :
Kartela:

m a r t x o a k 27, baixaku:
📣 HASERRE EGUNA
1⃣2⃣:0⃣0⃣ balkotxan BURRUNBADI , ata zeure hasarri!!!
Osasuna, lan baldintzak eta enplegua LEHENIK!!!
Gehixengo sindikalak detxute.
👭🏼👬🏽👫🏿👭🏻👬👬👭🏻👭🏼👬🏽👫🏿👭🏼

📣 AZKEN OSTIRALA
1⃣9⃣:3⃣0⃣ Argazki/bideo bidalketa aldarrikatzaili sare sozialetan, geuaz nahi douzelako, etxin!
#EtxeanNahiDitugu
#NiEtxeanGeratukoNaiz traolak ibilli.
Sare eta Etxerat-ek deittute.

Gaur, martxoak 18, 21:00etan koronabirusan ingurun errege españolak urtengo dau telebistan, horren aurrin balkoi eta bentanetatik zarati atako dou! Ez dalako gure erregi! Ostu besteik ez dabelako etxen monarkixik eta euran inguru ustelak! Entzungo gatxue!

Burrunbari, kazeroladi, txalo zaparrari, poto hotsa… egun honetan zentzu berezi bat daz hartzen. Aurreko egunetan txalo zaparradak jo douz osasungintzako langiliai animuk emoteko. Atzo burrunbadi eingendun Soraluzeko erailketa matxisti salatzeko… egun arraro honetan aldarrikapen eta protesta estilo diferentita moldatu gaz.
Atzo, martxoak 16, urteko hirugarren erailketa matxisti egon zan Soraluzen. Gixon batek 74 urteko beran ama hil ban.
Hau salatzeko eta erailketa, eraso eta jazarpen matxistiaz okotzeko zuluk arte gazela argi esateko… Gaur (martxoak 17) 21:00 etan BURRUNBADI eingo dou bakotxak beran balkoi edo bentanatik.
NAHIKURE!

Herrixan hainbat eta hainbat ekimen, danak ez esatearren, bertan behera edo dataz aldatute gelditxu diz azkanengoko ordutan. ETXERATek kartel honeaz jakinarazi dau urte luzez baixakuro baixakuro ein dan ENKARTELADI be bertan behera lagaten dabela deialdi barri bat ein arte.
Bixitxak erdigunea, osasune eta prebentziñoi!

Amets Arrizabalaga Ondarrutarran emanaldixe Monterosai tourra eta Mont Blanc-i buruz mendiko eskixan

Ernaiko gaztik “10 urte Ibon eta Asier askatu” dinamiki aurkeztu ben ondala 10 urte herrixak bixi ban errepresiñoi egunak eta horren ondorixuk gogoratzeko. Gertakari horren harire Ibonek eta Asierrek askatasunik baik jarraitzen dabe.
Elkartasun keinu modun Asier Badiola “Indixu” bahitxute dakarren espetxea eingo dabe martxi martxun 14an. Goxaldeko 3retan urten eta eguerdi aldin bertan ekitaldixe etxeko asmu da. Ixena Anaitasuna edo Kulixka tabernetan emon bir de eta 20€ ixango da autobusan kosti.
