Halan kontasku eurak zer pasa gakoen zapatun, urrixan 26xan: Jakindde zelako tratu dazen emoten XABIai, erabaki ben bixitxa kamiseta erreibindikatibukin juti. Bertan salatzen ben zelako egoeran dan ondarrutar presu eta horren erantzule nagusixe Lyongo kartzelako zuzendaxe eitten ben. Bixitxa sartzea ixuzenin funtzionaixuk esatzen kamisetak kentzeko eta eurak ukatu ein zin. Hori dala ta kartzeleruk atxilotu ein zitxuzen hiru lagunak, JULEN, BINGEN eta JOSE. Zazpi ordu eta gero solte laga dotxue, bañe karguk ipini dotzez. Gaur arratsaldin diz Miren abokatuaz egoteko ia zelako zigorra ipiniko dotzen jakitxeko.
Egilea: turrune
Zuek autonomixi, guk independentzixi!
Azarun 1etik 10era: Kirrun marrazkixan eta margun erakusketi
Bilbon egon gaz, libre nahi douelako bixi
Jente asko dabil txalopan maketak ikusten
Gaur urrixak 26 BILBOA guz, LIBREaz bat etxeko
Hileko azken baixaku ONDARRUN, preso ta iheslaxan alde
Zaldupeko zubitxik urten dou eta Beheiko kalin amatxu dou enkarteladi astero eitten douen lez. Ongo astin esan birdou, poz asti euki douela, ESTRASBURGOtik epaixe jaso douelako, eta pasan astin baño bi lagun gitxiaua dazelako espainiko kartzeletan. Ez dou gure poza ezkutaten, bañe benetaku eukiko dou danak etxin ikusten douzenin, bittartin astero lez baixakun kalea urteten jarraitxuko dou.
Esan be bai enkarteladin aurretik, kofrai zaharrin, GARAk ein daben spotan aurkezpena eon dala (laister internetin ikusteko aukeri eukiko dou)
Zelan birziklatuko dou ahal danik eta gexen?
Ondarroako Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko parte hartze prozesua ipini du martxan.
Datorren abenduan hondakinak eta zamarrak batzeko kontratua amaitzen da. Hori dela eta, mankomunitateak ikerketa bat egin du, gaur egungo sistema hobetzeko alternatibak aztertuta. Izan ere, Ondarroan hondakinen %25 jasotzen dugu bakarrik banatuta, gero birziklatzera bidaltzeko.
Mankomunitatearen azterketa hori oinarri modura hartuta, hurrengo egunetan udalak herritarrekin eztabaidatuko ditu alternatiba horiek. Helburua sistema berri bat landu eta datorren urtetik aurrera ahal denik eta gehien birziklatzea izango da.
Gaur biharrin eta ikasten gaz!
Gaur estatutun aldeko jai egune da. Patxi Lopez eta beran lagunak inposatutako jai egun bat. Zelan ospatuko dou estatutu, geure herrixe zatitzeko tresna bat bada? Zelan ospatuko dou estatutu, geure etorkizune erabakitzi ukatzen badosku?
Horretxeatxik, gaur jente asko biharrea jun de Ondarrun. Zubi Zahar ikastolan herri eskolak antolatu dotxuez Ikasle Abertzalik. Alde Zaharreko denda batzuk zabalik daz, Portun txalopak arrañe ekarri eta saldu eindde, Udaletxi be iraitxe da…
Eskualdeko Hitzak, 10 urte!
10 urte beteten dotxuz gure eskualdeko hitzak aurten. 10 urte euskarazko prentsi bultzatzen geure herrixetan. Eta zoixontzeko eraik onena, harpidedun ein eta irakurti de. Zoixonak!
http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/category/herriak/ondarroa/




















