Egilea: turrune
Zapatun (Martxoak 1) ENEKOn lagunak Kalamendire guz, bazatoz?
Parabéns, Kirmen!
Galiziko PEN klubak “Rosalia de Castro” sarixe emon dotsa geure herriko idazle Kirmen Uribei. Zoixonak Kirmen! Edo galleguk esango leuken latxeik, parabéns, Kirmen!
MIKEL IRIONDO, Mallorkako igeri txapelketan nausi
MIKEL IRIONDO igerilai ONDARRUTARRA Mallorkan egon da asteburun, ixan be, bertan jokatu dizelako estatu mailako Master txapelketak. Bakarkako lau probetan parte hartu dau MIKELek eta danetan urrezko domiñi lortu dau. Honek diz parte hartu daben probak:
Beste alde batetik Taldekako beste bi probetan be hartu dau parte, eta han be urrezko domiñak irabazi doittu.
Martxoak 8 ENEKOn aldeko elkartasun egune
Kalatxoi polarrak Ondarrun
Gaur Hitzak emondau notizixi: Ondarrun kalatxoi polarrak agertu diz. Eta hamen arlun asko dakixenak dinue eztala kasualidadi, itsas-txakurrak eta olato handixak eta gero, hau kalatxoixau agertzi gure kostan. Klimin aldaketiaz zerikusixe euki leikela pentsaten dabe.
Hamen Hitzako albisti:
Eta hamen Ondarrun txoixai argazkixak ataten ibiltxen dan pertsona baten argazkixe, demostraten dabena baietz, kalatxoi polarra geure artin dabilela. Ondarrun atatako argazki gexa ikusi nahi bazuez, hamen dakazuez:
http://juankarandres.blogspot.com.es/2014/02/ondarroa-total-smithsonianus-hyperboreus.html
Otsailak 28 (baixaku) Ikasle eztandan aurkezpena Gaztetxin
Martxun 27xan Bizkaxan eingoran hezkuntzako grebiai beire, Ondarruko ikasle talde batek Ikasle Eztanda aurkeztu eta martxan hasteko herriko gazte eta ikaslikin batzi erabakirau. Bertan ikasle mugimendun ingurun hausnartuko da eta hezkuntzako eredu hobe baten aldeko burruki aktibateko bertan batzen dizenakin ideak alkartu eta hori zelan enbiran pentsakorabe.
Ondarruko Gure Esku Dago taldik metruk saltzen hasiko da bixar
Ondarruko GURE ESKU DAGO taldi, bixar otsailak 23 (domeka) hasiko da metruk saltzen, datorren ekainan 8xan EUSKAL HERRIXAN burutuko dan GIZA KATI osotzeko .
Ondarrutarroi tokaten gazkun kilometru beteteko 500 bat lagun bir douz (Elorrixoa jungo gaz).
Metrutako apuntateko:
Tokixe: Kanttope errebueltan
Egune: domeki
Ordu: 12:30xetatik 14:00xeta. (Geroko egunak eta orduk zabalduko diz)
Metrun balixu: 5 euro
ELORRIXOA JUTEKO AUTOBUSAK IPINIKO DIZ!!!
Errenteixan zabortegirik ez!
Ondarruko Eguzki talde ekologistik salatu dau Errenteixan jenti trasto zaharrak eta zamarrak botaten dabilela.
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/02/16/ondarroako-errenterian-zabortegirik-ez/
Ondarroako Errenteria auzoan zabortegi bat sortu da, jendeak bertara traste zaharrak eta bestelako zamarrak botatzen dituelako. Zabor hori jaso, zaborra bota dutenak identifikatu eta neurriak hartzeko eskatzen diogu udalari.











