Manuelistak Elkartekuk Bilbon egon diz gaur eguerdixan. Bertan, komunikabidin aurrin 3. Marabilli aurkeztu dabe. Astebukaera bero-beru eukiko dou Ondarrun.
Argazkixan, Pedro Anjel Aramaio (Aitzol Aramaio zine zuzendaixan atxe), Begoña Anakabe (Manuelisti), Kirmen Uribe (Manuelisti eta idazli) eta Alex Sardui (Gatibu)
Egilea: turrune
Urrixak 3 ( zapatu), Gaztetxetik Tontorramendire, 2. km bertikala
AITZOL ETXABURUn senidik bixitxa baik geatu diz kartzelerun kulpiatxik

ETXERATek (Preso eta iheslaxan senidin elkartik) jakinarazi dabenez AITZOLen senidik bixitxa baik geatu diz. Idatzi hau ata dabe gertakarixe azaltzen.
ETXERAT. Aitzol Etxaburu (Ondarroa, 1979) euskal preso politikoaren izeba-osabak bisita gabe utzi zituzten Clairvaux kartzelako funtzionarioek joan den larunbatean. Goizeko bederatzietan zuten bisita eta 08:40etarako beharrezko diren nortasun agiriak entregatuta zituzten. Barrura sartzeko deitu zituzten eta detektorera hurbiltzen ari zirela poltsikoetan dirua zuela konturatu zen famili kideetako bat. Bertatik igaro aurretik dirua gordetzeko takilaren giltza eskatu zuen, detektorea eta takilak gela berean baitaude Aitzol preso duten Clairvauxeko kartzelan. Giltza eman beharrean dirua Aitzoli pasa nahi ziotela leporatu – ezinezkoa eta zentzugabea- eta beste gela batera pasa zituzten. Bi orduz izan zituzten, funtzionarioek zentzugabeko tesi hori, eta senideek behin eta berriro bueltako bidaiarako dirua zela errepikatzen zuten bitartean, jendarmeak iritsi eta komisaldegira eraman zituzten arte. Dirua kendu eta deklarazioa eta hatzetako aztarnak hartu zizkieten. Hasiera batean, jendarmeek ez zieten dirua itzuli nahi izan, baina bueltarako bidaiarako ezinbestekoa zutela errepikatu zutenean iritziz aldatu zuten. Arratsaldeko ordu biak aldera askatu zituzten. Hiru hilabeteetan bisitarik gabe zigortuko dituztela jakinarazi zieten, nahiz eta azken hitza fiskalak duen, eta korreoz jakinaraziko diete.
Ankerra da pertsona batzuk bere senidea ikusteko aukera gabe uztea 1001 kilometroetara dagoen kartzela batera egindako bidai luze eta konplikatu baten ostean eta beste hainbeste geratzen direnean bueltarako, baina askoz gehiago adinduak direnean, esfortzu handia suposatzen baitu. Handiagoa, euren dirua denbora batez atzeman eta gainera, bisita gabe geratzeko aukerarekin zigortuak izan direnean. Etxeratetik, azalpenak eskatzen dizkiogu kartzela horretako zuzendariari, eta aurrekoetan bezala, horrelako bidegabekeriak geldiarazteko horren emaitza ona eman duten kexa eta salaketak Clairvauxeko kartzelara zuzendu ditzatela animatzen ditugu herritarrak. Ezin ditugu gure eskubideak uneoro kartzelako funtzionarioen arbitrariotasun, gehiegikeri eta inolako profesionaltasunik ez duten jarreren menpe utzi.
Irailak 30 (eguaztena), TXUMA MURUGARREN Arrigorri ostatun
Garaipena ospatzen KATALAN-EUSKALDUNAK
Atzo berandu amatxu zin kontaketak (gutzako behintzat) eta ospakizunetako argazkixe bixaldusku MIRENek bertatik.


Eta amaitzeko, idatzi txiki hau bixaldusku:
“VISCA CATALUNYA ASKATUTA ( neure aiztik esaten daben latxeik,..ja,ja,.)
Pozik ta potx einde….. emoziñoi, otzarrarak,dardarak, nearrak, barrik…..
Goxetik gabea zzaasss….. herrixak esandau aurrea eruteko Catalunya……..
gauza bat da pentsati zer urtengoraben, zer ixan leiken, zer eindouen aurrea juteko.. ta besti re… egixe ixati, urteti aurrea, GAUR EGIXE RA…… gaur hasten da zeozer barrixe…zer amets, zer nahi zendun,… gauzak gerta leike…. ta on gatxena dator….ein ( hamen esatenda; anem per feina)…. zelan….pentsaten beti kampokuk eztabela errez ipiniko, danak alkarreaz junbigazela, pentsaten askotan bide diferentik nahi douela…”
Atzo bixalduskun goiko idatzixe azkanengoko argazkixaz.

ESKERRIK ASKO, MIREN.
KATALUNYAtik argazki gexa
Gure BARTZELONAko korrespontsalak argazkixak bixaldu ta bixaldu jarraitzen dau


MIRENek diñosku jente asko dabillela botaten eta arratsaldeko 6retako % 63k bota dabela. Eta hau idatzi dosku: “Bazkaltzeko ordun hasiriz allaten PPkuk mahai batzuta. Euran “piuriaz” entzeiran igarri gakue nunguk dizen. Abisu emonda geunkan, ze kontixu Aragoitik ta beste leko batzutatik autobusetan etorri diz. Gu gazen mahai batzuta etorri diz, lauke-lauke (doble pareja dezixena ipinitzau). Eurak serixo ta gu irribarrez. Azkanin jun eindiz, bañe segurutik azkanengoko ordun atzea agertukoriz, kontateko ordun. Bañe gu irriparrez egun guztin. Ezin dabe guaz!”.
Gaur goxin etxetik urten aurretik balkoi ondo apaindute laga dau MIRENek.
KATALUNYAn etorkizune erabakitxen daz gaur
Gaur hauteskundune egune dauke KATALUNYAn. Baten batek galdetuko dau ia horrek zer ikusi dauken ONDARRUAz. Ba guk “asko” diñou. KATALANAk independentzixe lortzen badabe guk Españin 10 minutoik eztou eingo, geu be baguz.
Gaur bertatik albistik zuzen bixaldukoskuz MIRENek eta hamen dakazuez lelengoko irudixak. ONDARRUTAR-KATALAN batek bozkatu dau honezkeo INDEPENDENTZIXIN alde.
Irailak 27, GUDARI EGUNE

Aspalditxik ospatzen dou gaurko egunin GUDARI EGUNE, ezkertiar eta abertzaliok. Egun honetan gogoratzen douz borrokan hil dizen herrittarrak. Egixe da TXIKI eta OTAEGI gaurko egunez fusilatu zitxule Francon diktadurik, bañe guk harek eta beste guztik bat etxen douz, danak hil dizelako Euskal Herrixan askatasunan aldeko borrokan. Era desberdiñak erabili douz borrokalaxak omentzeko, sasoi baten kanposantun ikurriñak eta lorak ipintxen gentzan eta han ekitaldixe etxen gendun.
Gero egunak aberasten jun giñan, hitzaldixak, manifestaziñoik eta monolito aurrin omenaldixak.
Eta “demokrazixan” gauzak hobetzen jun biharrin, hasi zin debekuk allaten. Ipintxen zin pankartak lapurtzen, ekitaldixak debekatzen…
Bañe halan da guzti, ezta egon urteik, ez douenik gogoratu hau egune.

Gaxoik dazen presuk etxin nahi douzela esan dou Donostin
ASIER “Indixu”n egune da gaur. ZOIXONAK!!!

Gaur ASIER BADIOLA LASARTEn egune dala ta (35 urte etxen dotxuz gaur) Ondarrutik Picassenteaño muso karrokari nahi dotzau bixaldu. Ezautzen douenok beran falta handixe hartzen dou, mendiko irteeretan, irakasle lez, parrandan, lagunen lagun… ONDARRUn nahi zatxuau.

Bitxartin, guk herriko kontuk bixaltzen jarraitxukotzau eskutitz edo postalakin. Anima zeuek be, herriko barrixak jakitxi eskertuko dau eta. Hauxe da beran “etxin” helbidi:
ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)













