Atzoko eguneko laburpen txiki bat eindou bideun, gexen bat kanpun bixi zazenontzako, ia gustaten gatzuen.
Egilea: turrune
Auzo batzarrak
Udalak, hurrengo egunetako auzo batzarran deixe eindau. Bertan, auzuk daukezen premiñak nahi dotxu ezautu eta auzotarran kezkai irtenbidik nahitza billatu. Martitzenin (azaruk 17) Iñaki deuna, Kamiñalde, Artibai eta Ikastola kalin bixi dizenak Kofrai zarrin batuko diz arratsaldeko 7retan, eta egun bardiñin Iperkali, Iparragirre, Artabide, Itsas Aurre eta Antiguako Amakuk Guzur Etxin batuko diz ordo bardiñin. Galderan bat edo kezkan bat nahi bazu ein jun berta eta trankil ein berba udal arduradunakin.

URTZA ONDARRUre ailla da
BOCEGUILLAStik LIBRE egunaz bat etxen
URTZA kalin dakau, ongi etorri ONDARRUre.
MAKUESAK, ARRIGORRI ostatun
Gaur eta bixar LIBRE EGUNE ospatuko dou ONDARRUn
Gaur illuntzin hasi eta bixar gabe arte hainbat ekitaldi ospatuko dou herrixan. MIKELTXOn epaiketin kontra, TXOKUko lapurreti salatzeko eta URTZAn askatasune ospatzeko egune antolatu de. Dokumentala, mahai inguru, hitzaldixe, mendi irteeri, manifi, bazkaxe, bertsolaxak, umintzako jolasak, musikeruk, sketxak,…Gaur eta bixar kalin ibiliko gaz.

Bazkaire jun nahi dabenak, tikik betiko lekutan ahalko dau hartu ( ondiokan badaz billetik ).
Eta egune ondo amaitzeko, URTZAi ongi etorrixe eingotzau, erunben leko bardiñin. Egun horretako irudixak burun dakauz ondioik, eta orduko nearrak bixar barre algarak bihurtuko douz. EZ gaz bentxankorrak bañe eztou ahaztuko ha egune.

ZALDUPEko asteburuko partiduk
AURRERA MENDI TALDIn XV. mendi asti
Aurrea jarraitzea guz, baine zeuen laguntzi bir dou
On dala aste batzuk Turrune itxi gendun, 5 urtin egunero egunero Ondarruko albistik emoten egon eta gero. Ez zan erabaki erreza ixan. Baina orduntxe esan gendun latxeik, gerua eta gatxaua etxen gaskun egunero egunero tarte bat libre hartu eta Turrune barritzi.
Turrune itxi eta gero jentin reakzinoi ikusgarrixe ixan da eta harritxute laga gatxu. Pilo bat pertsonak kalin para gatxue, mezuk eta emailak jaso douz munduko txoko desbardinetatik… Danak gauza bardine esateko: Turrune ezin leike itxi!
Buelta asko emotzau, aurrea etxeko kapazak ixango gazen pentsateko. Jente barri askok laguntzeko prest dala be esasku. Eta 5 urtin Turrune aurrea erun douen pertsona batzuk Turrune atzea be zabaltzi pentsa dou, jente barrixan laguntziaz.
Argi esaten dou: beste 5 urte aguantateko ahalegine eingo dou, baine hori ezta erreza ixango zeuen danon laguntza baik. Zeuen argazkixak bir douz, zeuen kartelak, zeuen idatzixak… zuen laguntza baik askoik eztouelako aguantako.
5 urtin Turrune aurrea eruten lagunduzuenoi eskerrik asko! Hamendik aurrea Turrune aurrea eruten lagundukozuenoi be, eskerrik asko eta ongi etorri!
















