Turrunak be zeuokin batea 10 baietz!

2016rako erronka barrixe bota doskue ondarrutarroi: 100ondarrutar

Behin pultsu botata… Turrune be ez da gitxia ixango eta zeuekin batea geu be erronkan parte hartzea guz.

IMG-20160125-WA0017

Andutz-ea altza gaz! Urtarrilan 23an ein dou geure lelengoko mendixe. 10 baietz, jun kontaten!

Hurrengo mendixe pentsaten gabiz… Hona hamen zerrendi ezaugarri te guzti.

10 mendi aukeratzeko zerrendi.jpg

Guazen mendirik mendi…

Mirentxineko boletoik badakazu allarte!

Mirentxineko taldetik honako abisu pasazku:

Euskal Herrixan, Ondarrun be bai klaro, buelta-bueltaka ibili douz zozketa edo boleto honek Mirentxin-eko gidari bolondreson eskutik. Holakoik badakazu beatu ondo!

Irabazli; urtarrilan 22ko ONCEko zozketin sarixan zenbakixe daukena, hau de: 34250an jabe dana.

Mirentxin zozketa irabazli

Zoixonak irabazliai! Ta bestioi… animo, datorren urtin be egongo da aukeri-eta! Elkartasun eta maitasun kilometruk danon artin arintzeko asmoz…Mirentxin Gidarixak martxan.

Medixo batzuk sekule ez dabe nahi egirik esan

Informaziñoi edo desinformaziñoi ez dakiau zer dan Diario Vascok etxen dabena. Hamen dakazue gaur jolas espazixo barrixan ingurun ata daben albisti.

Arta-Biden ei da ludoteka deitxutzen jolas guni, adinen araberako ordutegixak egongo dizela, ekintzak gidatzeko profesional bat ei dakau ta zertzuk gauza gehixa…

hgj.jpg

Eskerrak ondarrutarrok badakiauen herriko hainbat gurasok eta Txirrimorraskiko kidik eindako eskarixai erantzuteko asmuaz Udalak martxan ipinitxako proiektu dala eta beste hainbat gauza be bai baina antza danez Diario Vascoko kazetari honek hori dana ez daki edo ahaztu eingako kontati!