
Egilea: turrune
Ondarrutarrak aringaingan 2016ko LILATOIn
Eurixai eta hotzai aurre ein dotze gaur Donostiko Lilatoin parte hartu daben 5.000 emakumek. 27. Lilatoi ixan da aurtengu eta beti lez pillo bat ONDARRUtarrek eindabe aringaingan. Hamen lortu dou jun dizenetakun pare bat argazki.


Argixaua ezin leike esan, entzun JON MAIA (atzo Belodromun)
Zaindu ARTIBAI erreki
Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:
Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!



ELKARTASUN ZOZKETI, bixar hasi eta Martxoan 19 bittartin
Zapatu honetan, matxoak 5, beste elkartasun zozketa bat ipiniko da martxan! Hara eta Hona agentzi bidaiak oparitxutako 250 euroko bidai-bonu zozketatuko da, tokatuz gero nahi dozunin gastateko. Zozketi martxoan 19xan ixango da, 14:00tan Kalekutzeko eskillaretan. Dana dala be, TURRUNIN be argitaratukou zenbaki irabazli.

ABIAN zapato goxin!!!
TENERIFEko mendi punta batetik be ONGI ETORRI ARNALDO
ONDARRUTAR talde eder bat dabil KANARIAR irletan eta zelan ez mendi buelti etxea jun diz bertan ICHASAGUA mendi tontorra ein pankarti ata eta bertsotan ongi etorrixe emotze handik ARNALDO OTEGI MONDRAGONei.


Martxoak 3 GASTEIZ, 40 urte berandua, guk eztou ahazten
Bost langille hil zitxuezen on dala 40 urte Gasteizen Polizixa Españiarrak. Gaur de egune ondioik iñok ez dabela aitortu hilketa harek. MANUEL FRAGA IRIBARNE ( P.P. sortu benetako bat) zan polizixan arduradune. Gertaera haren ostin LLUIS LLACH kantari katalanak abesti hau asma ban.
Martxoak 3, 2o16ko BOGA mendi martxin ixen emoti zabalduko da


Etorri danok!

