FLEURY eta FRESNESko presuai elkartasune ONDARRUtik

Atzo ONDARRUn antxoa egune ospatu gendun; eta,  bide batez, mahaixak ipini zin herriko toki desberdiñetan, Fleury eta Fresnes-eko kartzeletako zuzendaxai gutunak bixaltzeko. Holan, Frantziko 2 kartzelatan gose greban dazen presuai elkartasune erakusteko aukeri euki gendun ondarrutarrok. Eskakizun bakarra ixan zan  bertan dazen euskal preso politikuk modulo bakar baten batzi.

6

3

7

Terese Lertxundi Kaltzakorta hil gasku

teresePORRUtarra berau, ixille bañe eintzalli. Herriko ekimen desberdiñetan beti euazen TERESE eta SABIN. Kaleko borrokalaxe zan TERESE, ondioik gogoratzen dou bixak Alamedan euazela txapel-gorrixak agertu eta ia zetan euazen galdetu eta multi ipinitzen egune.Ez zin atzea etxen benetakuk. Ikastolako ume guztin ama ixan zan sasoi luze baten. Hamaike tortilla jan dou Amnistiko txosnan berak eindakuk eta ze esan plazagañiatxik edo Txokun alde eindako biarraz. 85 urteaz hil de gaur. Hamen erakustetzuau gure artxibutan topa douzen argazki batzuk.

SAM_1482[1]

sabin 4

2007 hauteskunde kanpain anv-eae 3

1998-04

ESKERRIK ASKO TERESE!!!

sabin-terese

Albiste hau sartzen geuazela, idatzizku ZAPATO AZULEko antolatzallik eta RADIXU irratixin biarrin dabizenak eta hauxe diñue:

“RADIXUkun partez muso handi bana TERESE “PORRUn”senidiai. Beti ixango zatxuau gogun TERESE, bai RADIXUk bai ZAPATO AZULAk. Emozun guztiatxik, Eskerrik asko TERESE.

 

Maxatzan 28xan, XIII. FUTBOL 7 Txapelketi HENDAXAn

hendaixa1Ekimen hau sortu zanetik, ONDARRUTARRAK ez dou hutsik ein bertan jokatziai. Asko ixan diz ekarri douzen kopak  eta domiñak (endreruk be eindouz). Jakin douenez, aurten herritxik 4 talde jungo diz berta jokatzea.

indiiiiii

qqq

Hasierako txapelketatik eta gaur egun etxen dizenak konparata asko aldatu de egune. Gaur ezta bakarrik futbolin jolasti, egun guztin tzir daz gauzak: bazkaxe, kontzertuk, umintzako jolasak, liburun aurkezpenak… iñoiz ez bazaze bertan egon, aurten dakazue aukeri maxatzan 28xan hara hurreatzeko. Hamen dakazue aurtengo egitarau:

2016ko futbol 7