Alamedako PENTSIONISTAk aldarrikapenakin jarraitzen dabe!

Gaur be Alamedan ikusi douz herriko PENTSIONISTAK pankartin atzin, HEL-GUTXIENEKO PENTSIOA: LGS, siñatu. Hain gatxe da ulertzi, GANORAZko bixitxi eruteko pentsiñoi duiñak euki birdouzela?. Eta bigarren reflexiñoi bat, ixer lortu ezkeo, ez dabenak bat etxen mobilizaziñoikin uko engo letzake Pentsiñoin igoerai? Gogorra da esati bañe horrek ixen bat dauke (ahi lo dejamos). Jente borrokalaixai esker mundu aurrea du, etxin geatute iñoiz ixe ezta lortu! Gaur 140 Ondarrutar batu diz bertan eta kalea urteten jarraitxuko dabela esazku antolatzallik. Dana ezta borroki ixango eta ongo hiilin 7 urte beteten dotxuenez kalea urteten hasi zile, bazkaxe antolatu dabe Antiguako Aman hori ospatzeko. Jo ta Ke LORTU ARTE!

RADIXU irratiak 34 urte, Zoixonak!

Edozein radixuk ez dotxu betetzen 34 urte uhinetan. Borondatezko esatzallik, diru laguntza baik, belaunaldi desbardiñeko jenti… ba gure herrixan hau posible eindaben jenti da, Zoixonak. RADIXU irratia, 105,5 fm edo RADIXU infon entzuteko aukeri dakazue. Hau ospatzeko 48 orduko irratsaiu (jarraixin) antolatu dabe, otsailan 21in hasi eta 23an amatxu.