
Egilea: turrune
EH Bildun hitzordu gehixa!
Aurretixaz esan modun, bixar eguaztena DENON HERRIAn aurkezpena egingo da Euskalduna Jauregixan, Bilbon.

eta etzi, eguena, Kanpaina hasiera ekitaldixe Bilboko Arenalin. Ondarrutik autobuse atako da, apuntateko: Anaita eta Kulixka tabernak!

I25in Ondarrun ez bazaz… posta bidez bota!
Irailan 25in Ondarrun egongo ez bazaz, posta bidezko botu martxan da. Gaurtik aurrea, EH Bildun bilgunin eukiko dozu aukeri! Arratsaldero 18:00-20:00.

Ondarrun be, Egin Herri, Egin Irri!!!
Ondarrutarrok be: Egin Herri, egin irri!

Irailak 6an martitzenin, 19:00an, Ondarruko EH Bilgunin eingo dan inaguraziñoi-batzar zabaleako gonbiti luzatute geatzen da beraz EH Bilduaz bat eitten daben herrittar talde honen eskutik.
Ez dakixule nun dan Ondarrun EH Bilguni? Antiguako Ama 2xin (lenako BBKn).

Herri demokratiko baten siñisten douen guztioi luzatzen doskun deixe! Batzarran ostin luntxe be egongo dala esazku bertaratutakuntzako.

Hauteskundiai beide beste hainbat hitzordu be badakauz herritxik kanpo…jun agendetan apuntaten!
- Irailan 7an, eguaztenin, atsaldeko 18:00an DENON HERRIA eragile eta herritxarrontzako AURKEZPENA Bilboko Euskalduna Jauregixan.
- Irailan 8an, eguenin, KANPAINA HASIERA ekitaldixe 20:00an Bilboko Arenalin. (Autobuse egongo da 18:30in, apuntateko: Anaitasuna eta Kulixka tabernetan)
Egin Herri, Egin Irri!!!
Irailak 10 (Zapatu), TXAPELA burun eta ibili ONDARRUn
Zapatun TXAPEL egune ospatuko da herrixan eta guk egitarau erakustetzuau. Ez ahaztu txapelaz urteti kalea ehh!!!

Ipar Irlandatik be ibili gaz
BELFAST eta DERRY aldin ibili dan herrittar batek bixaldusku argazki honek. Han gelditxu diz gure herrittar presun aldarrikapenak.




Bertakuk be elkartasun keinuk etxen dosku. Pegata hau gaelikoz idatzixe da, ia igarten dozuen zer eskatzen daben bertan.

ENEKOn ongi etorrixan irudixak
Atzo arratsaldeko 8rak aldin alla zan ENEKO ETXABURU herrire eta sarreri be berezixe einban, batelin Artibai errekatik alla zan. Alde zahar guzti jendez beteta euan eta txalo artin hartu gendun mutille.Oparixak, bertsuk, musiki… horrek danak ikusi genduzen atzo, hamen irudixak. Aurretixaz, eskerrak nahi dotzauz emon argazkixak bixaldu dozkuzen guztiai, mertzi.






















Ekitaldixe amatxute gero herriko leko desberdiñetatik bueltatxo bat…. emon ban!!! Ondioik LEKATXO aldin ei dabil, diñue lagunak…

Ezautzezue horma hau?
GENOVAko (SUITZA) Lacite hilabetekaxan agertu de artikulo hau eta bera irudikatzeko ONDARRUKO Harbide pasealekun dan pintadi agertzen da. Gero eztabe esango ba ONDARRUTARRAK mundialak gazela?

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGA kalin!!! Bat gitxia



Goxeko 5:30xetan urten dabe autobus bi LOGROÑO kartzela, 70 lagun. Bertan euazen atzotik etxekuk eta kotxitan beste hainbeste lagun hurreatu diz kartzela aurrea ENEKOi ongi etorrixe etxea (tartin ARNALDO OTEGI). 9xak puntun urten dau kartzelatik eta urten da segixan aurresku eitze herriko bi preso ohik.


Eta DANAK ETXEA ekarri arte JO TA KE!!!

Korreosko botu etxeko aukeri dakazue
Irailan 25in eingo dizen hauteskunde autonomikutan ezin badozue egon bertan (oporretan zazelako edo preson bat bixitxatea zuzelako edo ….) hamen dakazue aukeri.Gogoratu, irailan 15 arte dala epi.
