ANTIGUA LARRAÑAGA IBAZETA gure artetik junde

ANTIGUA TXARRAKA gutzat, belaunaldi borrokalai bateko kidi 92 urteaz junde. Argi eukan bera nungu zan, iñok dudaik baeukan beran paparrai beatzi baño ez eukan, aizkori ta sugi zintzilik harro erakusten ban. Presun aldeko mobilizaziñoitxan lelen, Ikastoli sortzen han, Mitiñetan lelengoko lerrun…. KASTAko EMAKUME BORROKALAXE!

Oreretan

Alamedan Herri Batasunako mitin baten

Belgikan

Herriko manifa baten

FRANen monolito aurrin (Izaskunen)

Alamedan URTZAn aldeko mobilizaziñoin

Abialdian martxi Ondarrutik pasa zanin

PENTSIONISTAK AURRERA!

Beste astelehen bat eta han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Alamedan puntual, 12 xetan zabaldu dabe euran pankarti, maskarillak soñin eta segurtasun distantzixak euran artin. Gaur 161 lagun eon eidiz esasku antolatzallik. Mamarruk jende bat atzea bota eidau, bañe aurrea jarraitzeko asmuaz eidaz be argitxu dosku. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Baixakuko enkarteladi bertan behera!

Ohar hau zabaldu dau ETXERAT elkartik:

“Arduriatxik eta pertsonan zaintziai lehentasun handixena emotearren, gorriz sailkatutako herrixetan, urrian 30 in, hau da, urriko #azkenostirala egunin aurreikusten dizen kontzentrazñioi eta ekintza publikuk bertan bera lagati gomendatzen dou. Azarun egoeri aztertzeko da.“

Ohar honei jamon eindde: Ondarruko Preso eta Iheslaxan senidik erabaki dabe ongo baixakuko enkarteladaik ez dala egongo.

Urriak 31 (zapatu) AITAREN ETXEA (Karmele Jaio) liburun irakurketi Kofrai Zarrin

Asteburun ikasturte honetan lehen aldiz Liburuen Amuak irakurle taldi batuko da Kofrai Zaharrin. Goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta, Karmele Jaion liburu AITAREN ETXEA txik berba eingo dabe bertan. Literatur zali bazaz edo irakurti gustaten bagatzu ezin zeinke aukera hau galdu. Parte hartzeko derrigorrezku de ixena emoti. Hurreatu berta!

MIRENTXIN GIDARIXAN zozketako zenbaki irabazli

Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan otzara eder bat zozketatu dabe MIRENTXINgo GIDARIXAK (Euskal preso politikun lagun eta senidin borondatezko txoferrak). Eurak diz, astero astero españiko ta frantziko kartzeleta presuk bixitxatea juten dizen senidin furgonetako gidarixak. Furgonan gasofak, seguruk, tallerretako gastuk…kosto ekonomiko bat dauke, horrei aurre etxeko etxen diz gaurko lakoxe zozketak.

Hau de zenbaki irabazli eta ordezku: