IÑAKI GUENAGA ETXEBARRIAk agur esasku gaur!

Gutzako IÑAKI MANTSEO, gaur jakindou gure artetik jundela 85 urte eukazala. Bagenkixen makal samar euala eta ospitxaletik etxea ekarteko zile bañe halan da be gogorra etxen gasku gure artetik jun ixana. Fisikoz gixon handixe, gixon sihetza, danetako prest euana, lagun zali….Lanbidez saregilli, KRESALA kultur elkarteko lehendakaxe urte luzez, Ikastolin aldeko militanti, injustizixan kontrako borrokalaxe. Sasoi gogorrak toka gakon bixitxi (Frankismo garai latzenak), guk dakiauela pare bat bidar guardia zibillan eskutik pasataku eta egur asko jasotaku ( 1973-02-10 eta 1974-04-25) Basauriko kartzela sartu arte. Berak urteban eta “demokrazixi” alla eizan bañe inddarrak euki ban arte kalin jarraitxu ban barrun eta ihesin euazen herrittarran aldeko mobilizaziñoi guztixetan. Gaur gazena gaz bera eta beran lakoxe askok dana emobelako Euskal Herri aske eta justu baten alde borrokatu belako. IÑAKI agurrik ez, betirarte lagun!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru Etxelilan, Arrain kontserbetako emakume langillin bixipenak eta borrokak!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru interesgarrixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 7 retan.Hizlarixak: Aintzane Larrabaster, Amaia Roman, Lide Mendieta eta Marivi Onaindia. Kontserbetako langillik, ELA eta LAB sindikatutako kidik.

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

*Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixenik emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

Ondarruko PENTSIONISTAK ekiñin!

Han ikusi douz gaur be gure edadekuk euran (danon) eskubidik eskatzen pankarta atzin. Gaur 184 lagun egon diz Alamedan 20 minutu ingurun eta gelditzeko asmoik ez ei dauke esan dabe bertan. PENTSIONISTAK kobra daben (300 euro eskas) extrin ingurun berba eindabe, domekan Osakidetzako langillin eta lehen arreta zerbitzun alde mobilizaziñoitxan be lelengoko lerrun egon eizin ta datozen Lan erreformin kontrako mobilizaziñoitxan be kalea urtengo dabela be esan dabe. Astelehenin Alamedan eongo eidiz osteabe esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.

Badator LILATOI! Ixena emoteko Etxelilan, urtarrilak 27-otsailak 3 bittartin

Aurten be, ETXELILA ARINGAINGAN!

2022ko martxoan 6an ixango da aurten Lilatoi, presentziala, segurtasun neurri guztixak betez.

Azken urtitan latxeik, aurten be Etxelilan Aringaingan taldi osatuko dou, lasterketako ixen emoti Etxelilan bertan eginaz.

IXENA EMOTEKO EPI:

Urtarrilan 27tik otsailan 3re

Martitzenetik baixakure, 16:30 – 20:30

Etxelilan ixena emoteko epi otsailan 3an amatxuko da. Egun horretatik aurrea, bakotxak bere kabuz ixena emoteko aukeri eukiko dau http://www.lilaton.es webgunin bidez. Kasu horretan, ez da kamiseta Etxelilan jasotzeko aukeraik eongo.

INSKRIPZIÑOI 12€ (Lasterketa + kamiseta)

AUTOBUSE EONGO DA! (+5€)