Apirilak 16 (eguena) SORGIÑAK, PUTAK, TERRORISTAK liburu aurkezpena Kofrai Zaharrin!

TORTURA atzo, gaur eta bixar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenaua aitortu nahi ez, eta on iraganeko kontu dala sinestarazi nahi dosku; ez ikusixanak eitxi, ordea, miñe eta indarkeixi iraunkor bihurtzen ditu. Torturak indarkeixa matxistin beste ertz bat ixanik, liburun, Euskal Herriko gatazka politiko-armatun borrokatu dizen emakume torturatuk pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraiki dabe, elkarlanin eta on arte egindako aitortza eta osatze bidin beste pauso bat emonaz, erreparazio pertsonal eta kolektiburu helburuz.

Beraz badakixue, datorren eguenin (16an) Kofrai Zaharrin aurkeztuko dabe liburu arratsaldeko 6:30xetan SORGIÑAK, PUTAK, TERRORISTAK. Antolatzalli, Ondarruko Torturatun sarea.