Greba orokorra ate joka! M-17 borroka egune!

Martxun 17an GREBA OROKORRA da deitxute Hego Euskal Herrixan. Lanbide arteko gitxieneko soldati 1500€, soldatak hobetzi, aberastasunan banaketi eta hau danau HAMENTXE erabakitxi diz gexengo sindikalak greba honetan exijiuko dotxuezen aldarrikapenetako batzuk.

Herriz herri lanketa ezberdinak etxen dabiz greba egune antolatzeko sortutako greba batzordik eta Ondarru ez da atzin gelditxu. Propagandiaz, informaziñoi banaketiaz, eragile ta talde ezberdinan lanketan buru belarri dabiz. Horren adibide herriko paretak eta giru!

Inguruko lantoki handixenetan, Cikautxon eta Kiden adibidez, bozketak ein dotxuez grebin ingurun eta Martxun 17 an grebi eingo dabe.

Greba eguneako honetxek deialdixak ein dabe greba batzordetik.