Martxoak lelengoko astelehena ta herriko PENTSIONISTAK ez dabe hutsik ein Alamedako konzentraziñoin. Gaur be 12xak puntun zabaldu dabez pankartak (gaur aspaldiko partez, egun eguzkitsuaz) GUTXIENEKO PENTSIÑO=GUTXIENEKO SOLDATI eta 8 URTE ALAMEDAN JO ta KE! ta euran atzin 115 herrittar, tartin alkati eta EH Bilduko bi zinegotzi.

Azaldu dabe Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendu (EHPM) estatuko beste pentsionisten mugimendutako taldikin batea Espaniko Legebiltzarreko ordezkari batzukin batzartu dizela euran aldarrikapenen barri emoteko. BNG, EH Bildu, ERC, Sumar eta Podemoseko parlamentaixukin batu zin.
Horrez gain, gogorazi dabe bixar 50 urte beteten dizela Martxoak 3ko sarraskixana, eta arratsaldeko 7retan monolitun aurrin eingo dan ekitaldire juteko deixe be ein dabe.
Gaiñea, esan dabe domekan, Martxoak 8, Emakumin Eguneako Ondarrun hainbat gauza dazela antolatute: 11etan mahai inguru Etxelilan; ondoren, 13:00etan manifestaxiñoi bertatik Etxelilatik hasitxe etab.
Amaitzeko, aitxatu dabe abendu eta urtarrilin saltzen eon zin txartelen zenbaki saritxuk urten dabela. Otsailan 28xan ein zala zozketi eta 8302 zenbakixe ixan zala saritxu, Portugaleten toka dala azaldu dabe.
Euran bertsuk kanta eta elkarretaratzi amaitxu dabe JO TA KE LORTU ARTE!!! ohiukatute.