Jo ta Su dabiz borrokan gure herriko PENTSIONISTAK eskubide sozialan alde, danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen, gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Gaur be han egon diz betiko lez Alamedan, puntualak, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI eta beran atzin 95 herrittar ipini diz (herriko alkati tartin).
Gogoratu dabe Euskal Herriko pentsionistak mobilizaziñoikin jarraitzeko prest dazela eta azalduko dabela hurrengo astitan zer ekintza proposaten daben.
Bañe hortik aparte, dana ezta ixango elkarretaratzi eta manifestaziñoi eta hilan 23an bazkaxe etxeko asmu erakutsi dabe. Ondarruko Alamedako pentsionistak 8 urte beteko dabe Alamedan batzen eta hori ospatzeko Antiguako aman bazkaxe etxeko asmu dakarre. Horretxeatxik, datorren astelehenin ixenak emoteko aukeri eongo da eta bazkatxako diru be aurretik bertan jasoko dabe (18€). Ixez be giro onin bazkalduben eta ia aurten be taldetxu eder bat batzen dan.
JO TA KE LORTU ARTE!
