
Gaurko egunez on dala 31 urte hil zan bixotzekuk emonda IMANOL “PORRU”. Ezkertiarra ta ABERTZALI danan gañetik, abeslaxe ta mendizali, umore handiko gixona. Euskal Herrixan aldeko konpromisu gaztetatik hartu ban (1969xan Guardia zibilak atxilotu eta kartzelan amatxu ban).
Holatxeik gogoratzen dou egun triste ha. 1995ko Otsailan 9xe, eguena. Eguerdixan, eguen askotan latxeik, megafonixiaz urten ben herriko Amnistiaren aldeko kidik kotxi pasatea arratsalde horretan deitxute euan asanbladarako. San Juan Txurru kaletik errepide nagusire urtetea ixuzenin, Txapelgorrixan kotxe bat gurutzatu eta, kotxe barrun eguazen bi kidei identifikatzeko eskatutzen. Kotxeko txoferra ukatu ein zan: “Ni asanblada ireki bateako deialdixe etxen naz. Horretako ez da baimenik bihir eta ez naz legez kanpoko ezer etxen”. Eztabaidi ikusitxe, bertan euazen herritar asko bertaratu zin, tartin eta lehena, Imanol. Egoerik eta tentsiñoik okerrea ein ban istiluen aurkako Ertzainak etorri zin. Herritarrak zauritu eta Imanol bera astindu ben. Bularreko miñe sentitzen hasi zan, zorabiatu eta ospitxalea erun ben. Alla zaneako hilde euan bixotzeko baten ondorixoz.
Berak esandako esaldi ezagunaz gelditzen ga gu: “NIRE SENIDE BAT HOR EGONGO BALITXAKE, GUSTAKO LESTAKE JENDIK LAGUNTZI. HORRETXEATXIK NA NEU BE HAMENTXE LAGUNTZEN!“
IMANOL GOGUN ZATXUAU. GUK Eztou EZ ahazten EZ Parkatzen! EZ lehen EZ on!
