Ondarruko Yaalah elkarti, udala, ikastetxe eta herriko dendan laguntziaz, saharar errefuxiatun kanpamentuta martxun jungo dan karabanako elikagaixak batzen dabil.
50 urte beteten diz, Mendebaldeko Saharatik bota eta Aljeriako desertun errefuxiatu bihir ixan zinetik. Munduko desertoik latzenin errefuxiatute eotik, beste arazo askon artin, elikadurin arazu dakar. Sahararrak herrialde ezberdinan laguntzin bitxartez jasoten dabe elikagaixak.
Ondarrun, urtero modun Euskal Herriko karabana solidaxurako elikagaixak batuko diz. Ikastetxitan eta herriko denda ezberdinetan.

Herriko dendetan eingo dan bilketako BOLONDRESAK bir ixaten diz. Horretako prest egongo bazinake jarri elkartiaz harremanetan. Yaalahelkartea@gmail.com helbidea idatzitxe edo sare sozialetatik.
