Herriko PENTSIONISTAK jo ta su!

Alamedan batu diz beste behin herriko Pentsionistak ohitxuri bihurtu dan latxeik. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI, gaur babespin, ta beran atzin 98 herrittar (tartin alkati ta EHBilduko bi zinegotzi).

Hainbat gai azaldutxue, tartin botikan ordainketiai buruzko datu batzuk emon dotxuez, esate bateako hilin gehixenez zenbat ordaindu biko dan bakotxan pentsiñoin arabera. Gero, esan dabe be bai Aldundiko ordezkaixakin bilera bat ein dabela pentsionionisten ordezkaixak… ia zer urteten daben hortik.

Datorren hilin, 8 urte beteten diz herriko pentsionistak Ondarruko Alamedako mobilizaziñoikin hasi zile eta zeozelan hori ospatzeko eta gogorarazteko asmu dakarrela esan dabe. Jungo diz zabaltzen informaziñoi eta guk jakinaraziko dou hamendik.

Datorren astin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE, LORTU ARTE!!!