Zortzi urte eta gero, PENTSIONISTAK AURRERA!

2018. urtin hasi zin mobilizaziñoikin PENTSIONISTAK ta 8 urte berandua kalin jarraitzen dabe. Gaur eguerdixan zabaldu dabe euran pankarti GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI ta beran atzin 102 lagun ipini diz (tartin alkati ta EHBilduko bi zinegotzi).

Gogoratu dabe zelan hasi zin mobilizaziñoikin: 2011 eta 2013an murrizketak eta pentsiñoik izoztute euki zitxuezen; gero, 0,25 altzatzen 2018xan eta hori ikusitxe zeozetan hasi bizile pentsata mobiuten hasi zin. Gaur arte zenbat elkarretaratze, manifestaziñoi, entzerrona, eta abar… herriz herriz eta hiriburutan. Azkana ixan da Herri Ekimen Legegili bultzatzeko 145.142 sinadura batzi EAEn, holan Legebiltzarrin eztabaidatu ahal ixateko gitxieneko pentsiñoi gitxieneko soldatiaz parekatzi; ba aintzakotzat be eztotxuez hartu PNVk eta PSEek.

Eurak argi laga dabe burrukan jarraitzeko asmu daukela, bañe ospatu be eingo dabela otsailin 8 urte beteko dizela Alamedako elkarretaratzikin hasi zile.

Jo ta Ke LORTU ARTE!

Lea-Artibaiko elkarretaratzik diz azpixan ikusiko dozuenak.