Abenduko lelengoko astelehena eta eztabe hutsik ein Alamedan Herriko PENTSIONISTAK. Gaur fresko xamar bañe euzki izpixan berotasune euki dabe ta pankarta atzin 102 lagun batu diz. Bertan 20 minutuko geldialdixe eindabe eta ohar batzuk zabaldu dotxuez; alde batetik, datorren astelehenin ez dizela batuko jai egune dalako; eta bestetik, zozketa bat antolatu dabela Hego Euskal Herri mallan HEL-a bultzatzeko euki dotxuen gastuai aurre etxeko (zenbaki irabazlin barrixe jakin araziko dosku etxen danin), beraz badakixue, lagundu eta erosi boletuk ta sorte apurraz gozatu oparixaz. Gaiñea, gogorarazi dabe, hilan 18xan Gasteizen Manifestaziñoi eingo dala, Legebiltzarrin aurrekontuk eztabaidatuko dizelako.
Baitxe be esan dabe zapatun Bilbon Palestinan alde ein zan ekitaldixan parte hartubela Pentsiodunen mugimenduko kidik, beste talde batzuekin batea; ixan be, goixeko 9xetatik gabeko 10ak Gazan eraildako 20.000 umen ixenak irakurri zitxuezen.


Aste bi barru barriro batuko diz eta aurtengo azkanengoko elkarretaratzi eingo dabe. Gero, opor egun batzuk hartukotxuez eta urtarrilan 12xan han ixango diz prest Alamedan danontzat ixango dizen aldarrikapenekin segi etxeko.
Eurak esaten daben modun JO TA KE LORTU ARTE!!!