SAHARAR herrixaz Elkartasun keiñu!

147 lagunek urteben atzo illuntzin Forondako aeroportutik Tinduf aldea (Saharar kanpamentuta) bertan milaka Saharar errefuxiatu bizi dizen tokire, helburu bakarraz, ELKARTASUNE erakusti. Gaur beste hegaldi batek urtengo dau Noaingo aireportutik helburu berberaz.

Euskal herrittarrak Oporrak Bakean 2026ko kanpaiñi iragarriko dabe eta horretako udan umik ekarteotxuezen hamengo famelixak parte hartuko dabe. Horrez gain, medikamentuk, janarixe, eskola mateixala eta abar be erutxuez. Gaiñea, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ordezkaritza bat eta hainbat profesional (igeltsero, elektrizista, mediku …) be jun diz euran laguntzi emotea.

Udan Ondarrun oporretan egon dizen ume sahararren famelixetako kidik jun diz aurten be. Yaalah Elkartik antolatute aurretik eskola mateixala batzen egon diz herriko ikastetxitan eta dendetan, eta Bir Ganduzeko eskoletan banatuko dotxuez. Baitxe be, aurreko urtitan hasitxako proiektun jarraipena be eingo dabe: bertako Emakumin Etxeko lanak eta medikun kontsultoixu, besteak beste.

ELKARTASUNAK ez dauke mugaik, egoera zaillin bixi dan herrixe da Saharauixana, Desertun, euran herritxik kanpun (ALJERIAko lurretan) eta gañetik kanpoko laguntzin beharra dauke bizi irauteko, bañe halan da guzti HERRI lez nahi dabe bixi. EZ DOUZ BAKARRIK LAGAKO!