
On dala 88 urte jaxo zan, ama kartzelan euala. Beran atxe JOSE ITUARTE zan, Errepublika denporetan EUZKADI egunkarixan idazteban Ondarrutar Abertzali. Gerri alla zanin, herritxik alde ein bihir ixan ban, eta beran ordez beran andri erun ben kartzela, ISABEL BADIOLA, haurdun euala. Eta halantxeik jaxo zan ELISABET alabi, Frankistak ama preso euken bitxartin. ELISABET ITUARTEk hauxe kontatzan KIRMEN URIBE Ondarrutar idazliai, Bar Puertoko ikuskizunin:
“Aita urte askoa ezautu neban. Ezkutun euan tokire eruteben ama gixon birek. Kilometro batea ero beixak tapatetzen amai. Zapixe kentzetzenin gela bat ikusteban bakarrik eta bertan aita. Aitai esatetzan:
- Jose, baine, nun zaz erozer pasata be?
- Erozer pasata be, baten batek esangotzu. Zuri pasaten bagatzu be, nik jakingo dot. Baine nik ezin dotzut esan ni nun nazen, ze barriro atrapaten bazatxue ata eingotzue.
Amak urtitan ez eban jakin aita nun egon zan gordeta eta neuk be neska handixe nitxala ezautu neban.”

Familixa abertzalin jaxo zan Elisabet, eta bera be abertzali ixan zan bixitxa osun. Frankismo sasoi ilunetan ikastolin sorreran parte hartu ban guraso latxeik, eta kristau komunidaditan bebai. Ezker abertzalin be beti esku bat botateko prest: Txokun, Plazagainin, hauteskunde kanpainetan, Kamiñazpiko ezker abertzaleko taldeko partaidi…

Eskerrik asko, ELISABET eindozun guztiatxik! Eta doluminak famelixakuai Ezker Abertzaleko komunidade guztin partez.