PENTSIONISTA nekaeziñak BORROKAN!

Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTA borrokalaixak. Beti lez, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti (GUTXIENEKO PENTSIÑOI/GUTXIENEKO SOLDATI) ta beran atzin 97 herrittar batu diz, eurakin batea udal ordezkari bat (EHbilduko zinegotzixe). 20 minutuko egonaldixe ein dabe ta astik emon daben barrixak zabaldu dotxuez.

Ixan be, azaldu dabe Nafar gobernuk 2026rako aurrekontutako akordixu onartu dabela pentsiñoik 1100 euroarte konplementateko eta 14 ordainsaritan ixango dala. Horrez gain, urtin 17000 eurotik behera irabazten dabenai IRPF-ik ez aplikati be bai. Salatu dabe Nafarrun ein leikena ia zeatxik ezin dan ein EAEn, Eusko Jaurlaritzak esaten daben latxeik. Leku baten ein leike eta bestin ez?

Hortik aparte, konta dabe EHPM-ko Emakume Pentsiodunen V. asanbladi eingo dala azarun 21in, Gasteizen, eta horren antolakuntzan dabizela.

Amaitzeko, euran bertsuk kantatxuez eta hurrengo astin barriro batzeko deialdixe ein dabe. JO TA KE LORTU ARTE!!!