PENTSIONISTAK BORROKAN jarraitzen dabe!

Gaur be 12xak puntun batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK ta zabaldu dabe euran pankarti, GUTXIENEKO PENTSIOA/GUTXIENEKO SOLDATA; 108 lagun alkartu diz pankartin atzin eta eurakin batea Udal ordezkari bi be egon diz (EHBilduko bi zinegotzi).

Pentsiodunak argi esan dabe eurak aurrea jarraitxuko dabela mobilizaziñoikin. Ixan be, pasan eguenin Bilbon emondako prentsaurreko jendetsun hoixe azaldu ben, prest dazela borrokan segi etxeko eta hurrengo hilabetetako mobilizaziñoi-agendi zabalduko dabela.

Beste alde batetik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko (EHPM) hainbat partaide, zapatun, urrixan 25in, Madrilen ixan zin Estatuko beste Herri batzuetako platoformekin batea deitxutako manifestaziñoin. Autobusez jun zin 200 bat lagun inguru Hego Euskal Herritxik megafonixi pankartak eta ikurriñakin euran aldarrikapenak zabaltzen.

Horrez gain, Himalaiatik be pentsiodunei elkartusune erakutsitze honek mendigoizaliok: