46 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkenengoko presu ixan zan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ban Guardia zibillak.


Franek beran konpromiso militantiaz aurrea jarraitzeko autu ein ban eta bi urte berandua KAA ko kide zala hil ben Guardia Zibilak enboskada baten. Hauxe da erailketin momentun euazen lekukun testigantzi:
«Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro».
Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.


Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Plaka horretan QR kode bat agertzen da, hori eskanea eta wikipediako Franen orrialdea bideratzen zatxu: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Francisco_Aldarondo_Badiola

Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.