1978ko Ondarru gogoratzen, K.A.S.en aurkezpena Ondarrun!

Herriko histoixi lantzen jarraitzen dou.1978ko Irailan 23an (on dala 47 urte gaurko egunez) K.A.S.en aurkezpena eizan Ondarrun, Santa Klara Kofradiko aretun. Edozeinek pentsako dau dzirt-dzart baten antolatzen zinela ordun batzarrak, ba hamen dakazue zer einbizan sasoi hartan holako ekitaldi bat antolatzeko. Lelengo, idatzixe sartu bizan udalin arduradunetako baten ixenin. Gero Gobernu Zibileko delegaritza bixaldu bihir ixaten zan baimentzeko eta horrek danak onartu ondoren, lokalan jauin baimena. Dana ondo jun ezkeo batzarra aurrea juteko baldintza guztik beteten zin.

Idatzi honei esker dakiau gaur egun, 1978ko Irailin 23an JON IDIGORAS, IÑAKI URRESTARAZU, TASIO ERKIZIA eta MARKEL ARIZMENDIk aurkeztu benela herrixan Koordinadora Abertzale Sozialista taldi.

*Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibutako mateixala da behian ikusiko dozuena.