PLAZAGAÑI 2025, KATEA EZ DADILA ETEN!

Aurten be ezta faltako herriko jaxetan atun erre usañe Plazagañin bueltan. Aspaldi hasitxe daz beran antolaketan (maxatzetik), barriztasunak (beti egoten diz) sartzen, lan taldik osotzen, hutsunik beteten…Aurten gañea udal programan be lekutxo bat eizku, behian irakurriko dozuen latxeik, KATEA EZ DADILA ETEN ixenburuaz. 1983xan hasi eta gaur egunearteko ibilbidi definitzen dau titular horrek.

Hau guzti aurrea atateko, pillo bat herrittarren parte hartziaz etxen da. Esko guztik diz onartuk, batzuk estrukturi montatea juten diz, beste batzuk garbitxazuneko biharrak etxen dabe, badaz kipula eta patata garbitzen egoten dizenak, atunai buru mozten…Beheko kartelin dakazue, noiz eta zelan parte hartu zeinken. Danon artin askoz erreza dalako!