Memoixi astintzen, 1984an TXOKU Ezker Abertzalin etxi bihurtu zan!

Gaurko egunez on dala 41 urte Ezker Abertzaleko kidion etxi bihurtu zan TXOKU. Lehen erretegixe euan tokixan (Ibarra) bihar politiku etxeko tokixe prestatu gendun ta handik pasa diz herriko belaunaldi dezente. Hasiera baten errentan hartu bagendun be, denpora gitxire, UXOLA K.E sortu eta 200 bat herrittar, gixon-emakumin aportaziñoi ekonomikuai esker erosi ahal ixan gendun. Lokala barrizti eta egokitzi be toka gazkun, hobekuntzakin, ta dana garbi ta txukun geunkala, Estatu españoleko GARZON epailik epai baten bidez dekomisa eizkun. Gaur de egune, GEURI dan lokal bat (Notaxuk hala jasota daukelako ta ordain agirixak dakauzelako), gerra denporan latxeik enbargata jarraitzen dabela. Atxiki lez zera dio epailik, erakunde armatu batei babesa eta diruk emoten gentzala lokal horretatik (Froga bat bera bez euki baik). Madril aldetik ez diz bakarrik etorri erasuk, txapel gorrixak be behin baño gexauatan euki douz barrun (inbita baik, noski). Pentsaten badabe holako miserixakin irrifarri kenduko dozkule, ez gatxue ezautzen.

Bañe dana ezta miñe ixan, gozatu be eindou gure TXOKUn. Behatu baño eztakazue azpiko argazkixak. POLITIKAGINTZAN adibidez.

Edo afaxetan edo San Andres egunetan edo txokolatadetan…

Ez MADRIL aldetik EZ Bertoko euran morroik ez gatxue Kikilduko-

Geuri dana Geuri dalako, TXOKU LIBRE!