Ume errefuxiatu sahararrak aia diz! Ondo etorri!🇪🇭

Urtero modun, Oporrak Bakean programiai esker, ehunke haur saharar errefuxiatuk udi pasako dabe Euskal Herrixan eta horretako batzuk Ondarrun. Gaur goxin aia diz Mendebaldeko Saharatik kanporatu eta exilixun bixitxea behartute dazen enbajadore txikixak, Algeriko desertun kokatute dazen kanpalekutatik.

Ondarruko Yaalah elkartin bitxartez 5 ume etorriko diz harrera familixeta. Daneta eskualdin 10 ume inguru egongo diz gaurtik Irailea bitxartin.

Bi hilabeteako bada be, atzin laga dabe ixe 50º ko tenperaturak eta desertun bixitxik dakarren ondorixo larrixak.

Ongi etorri ekitaldi jaixe

Gaur (uztailak 18) 17:30 etatik aurrea Alamedan egitarau zabala egongo da Yaalah elkartik eta Ondarruko Udalak antolatute. Puzgarrixak, txokolatadi, Txirrimorraskin eskutik jolasak eta arpexak pintxati, ekitaldixe… herritxar guztik gonbidatu dotxuez jaialdixan parte hartzea.

Yaalahko kidiai eta saharar herrixan alde dabizen ekintzailiai sarritxan entzun ixan dotsauen hausnarketiaz gelditzen gaz; ume honek ez leukie euki bir hona ez beste iñoa baldintza eskasetatik ospa etxeko beharrik. Euran herrixe, hondartzak, lurrak… marokoko estatu kolonialistin menpe dazelako eta errepresiñoi eta gerratik eskapa bihir ixanbelako etorten diz. Helburu, ASKATASUNE!

Bide horretan gu albun eukiko gatxue, aiako da egune askatutako Aaiuneko edo Dakhlako hondartzetan gozatuko douena! Bai hoixe!