Uztailak 4tik 6re, XXXVI. Galiziarren egune Ondarrun!

Uztailak 4 eta 6 bittartin ospatuko da herrixan 36. GALIZA egune (Euskal Herrixan), programa zabala eratu dabe horretako azpixan ikusiko dozuen latxeik. Urtero herri desberdinetan egiten dan jaxe da eta aurten Ondarrun egokitxu de etxi, Galizia Etxin eskutik. Ondarrure aspaldi etorri zin Galiza aldetik gexen bat biharrea (itsosa gexenak Ondarruko kasun) ta bertan sustraxak bota zitxuen, gaur haren seme alabak eta lobak gu baño Ondarrutarraua diz. Gaur de egune ondioik (edadekuk) euran hizkuntzi berba etxen jarraitzen dabena (Alameda aldin entzuti baño eztakazue) ta guk txalotzen douz hamendik, euran jatorrizko kulturi gordeten jarraitzen dabelako. GORA GALIZA CEIBE!