PENTSIONISTAn enkarteladan etenaldixe!

Gaurkuaz emotze amaieri aurtengo “kurtso”ko Alamedako enkarteladai. Astelehenero lez zabaldu dabe pankarti 12xak puntun, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzeko eskatzen. 20 minutuko egonaldixan komentatxue asteko albistik: Hego Euskal herriko hiriburutan mobilizaten jarratxu dabela; EAEko lehendakarixaz eta lehendakariordiaz bileri etxeko eskakizune ein dde dakarrela; beste alderdi politikukin be eskatute dakarrez bilerak, bañe momentuz EH Bilduko Nerea Kortajarena eta Pello Otxandianoaz batu diz eta azaldutze ados dazela pentsionisten eskakizunaz eta euran eskun dana eingo dabela gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz berdintzeko.

Aurtengo ikasturteko azkanengoko elkarretaratzi ixan da gaurku, eta irailan 30a arte “oporrak” hartukotxue Alamedako pentsionistak.

Amaitzeko, bertsuk kanta aurretik pentsionistan bozeramailiai, Jose Felixei, babesa eta animuk bixaltzeko pankarta berezi bat eta eskuorrixak zabaldutxue.

Jose Felix, animo eta JO TA KE lortu arte!!!