
Miren… Betitxik ezautu douen andra borrokalaxe.
Miren “Kruzallu”, “Karril” gixona. Ziurrenik, askok Miren Karril esango dabe, baine guk Miren Kruzallu, hori lelengoko gauzetaku adostu gendune ezta Miren?
Miren belaunaldi borrokalai bateko kide sendu ixan da gure herrixan. Zenbat ixileko bihar eta laguntza emon dozu azkanearte… Ikastolan, ezker abertzalin, hauteskunditan, preso eta iheslaxan esparrun, Plazagañin…

Beixak beteta galdetzen euskun; “gure neska-mutilak zer? Noiz askatu bir dotsuez!” Eta alkarrei beatute esaten gendun “lortuko dou!” Eta etxeratze bakotxe zeure seme-alaba modun zelebraten zendun.
Plazagañin zenbat bihar, zenbat konfesiñoi eta zenbat barre! Eta holantxen bihurtu ziñen atzetik getozen neskon erreferente Plazagañeko andrak. Beti, hortxe, lelengoko iladan zeuazelako. Konplizidadik saretzen hasi giñan eta konplizidaditatik harataua belaunaldi arteko laguntasune eraiki gendun Plazagañeko andra edo-eta kalitako andrakin. Alkarreaz arduratzen, alkar laguntzen…



Eta relebu hartzeko prest agertu giñan. Ño, kosta gatsun Miren arduri eta kipuli potxati soltati e! 3 urtin o demostra bir ixan geuntsun kipuli potxateko gai giñala, eta zeure laguntziaz arduriai be kolpe eingo geuntsala.

Gogun dakau, plazagañeko txandi hasi eta zeure bixitxak. Presun txosna tortilli erutin atxikixiaz (ixe Lekatxotik) ia dana ondo ixun ikustea etorten ziñan, laguntzaik bir bagendun be, disimulata zeure ustez. Eta babes hori be beti eskertuko dotsuau.

Lagunak eta familixi beti albun, beti emoteko eta hartzeko prest, ta zer esanik ez beti ondun eukizun lagunaz.




Asko ikasi dou alkarreaz, barre asko be ein dou alkarreaz, eta ametsak be konpartiu eta borrokatu douz alkarreaz. Ta geugan jarraitxuko dozu Miren garaipen bidin be.

Eskerrik asko danatxik Miren. Besarkada bat Karril eta etxekuoi!