Asteleheneroko irudixe ikusi dou gaur be Alamedan. 12xetan zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 126 herrittar ipini diz (tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat). 20 minutuz egon diz bertan eta astin egon dizen barrixan barri emon dabe. Batu zitxuen siñadurak (145.142) Eusko Jaurlaritzan eskun dazela ta pazientzixiaz hartuko dabela, bañe erantzunan zain geatzen dile. Esan dabe be bai, gaur bertan Gasteizen manifestaziñoi ein dabela Lehendakarixaz eta Lehendaki ordiaz batzarra eskatzeko. Ikustan dan modun… ez daz geldik eoteko prest. Amaitzeko bertsuk kanta eta datorren astelehenin be bertan batzeko deixe eiñaz amatxu de gaurku. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Lea-Artibaiko PENTSIONISTAk be elkarretaratzikin jarraitzen dabe.
