Herritxarrak eta eskualdeko adituk ixango diz protagonistak Ondarroa BHI-k bosgarren urtez antolatu daben Zientzia eta Teknologia Astin. Egitarau bete-beti hiru egunetan banatute; betiko modun, ikasliai zuzendutako saioz gain, herritxarrai bideratutako saiuk be eskiniko dabe. “Zientzixi eta Teknologixa arlutako ikaslin grine sustatzeko helburu dauke ekimen honek” diñue antolatzailik.

Ixez hasitxako ilduai jarraitxuz, herritxarrangana aiateko asmoz, bost hitzaldi streaming bidez jarraitzeko aukeri egongo da. Berrikuntza modun, hitzaldi bat ingelesez eta beste bat gazteleraz eskeiniko diz; gainontzeko guztik euskeraz . Streaming bidezko emanaldixak azpitituluk eukiko dabe irisgarritxasune bermatzeko, eta gainea, Ondarruko eta Berritxuko tabernetan emitiuko diz.
Eguaztenin (maxatzak 28) hasiko diz hitzaldixakin, eta zehazki, ingelesezko saiuaz, forest biometrics: from Pitagoras to iphone. Ondoren, gizakixan bixotza ixango da aztergai: Bihotz eusgarria, egoera akutu zein kronikoan. Horretaz gain, urteroko hitzordu bilakatu dan dronen tailerra eingo dabe eta parte hartzeko interesa dakarrenak ixena emon biko dabe, lekuk mugatuk diz eta. 11 eta 17 urte bitxartekuai da zuzendute tailer hau eta ixena emoteko zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikure idatzi bihir de. Eguenin (maxatzak 29), 2D animaziñoi, robotika autonomu eta loturak eraikitxiai buruzko hitzaldixak egongo diz. Baixakun (maxatzak 30), motorrek, osasune, nutriziñoi eta astrotopaketak landuko dabe saio ezberdinetan. Azkan jarduera hau gabeko 22:00etan burutuko da lonja barriko gaineko plazan.
Hitzaldixak streaming bidez helbide honetan jarraitxu ahalko diz: https://www.youtube.com/@zaldazab/streams
EGITARAU
Maiatzak 28, asteazkena
- 09:00-10:00. Forest Biometric: from Pitagoras to iphone. Nahia Gartziarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
- 10:45-11:15. Rubik kuboaren lehiaketa.
- 12:10-14:00. Bihotz eusgarria egoera akutu zein kronikoan Unai Estandiarekin.
- 16:00-17:30. Dronen tailerra, Institutoko gimnasioan. *Izena eman behar da aurretiaz.
Maiatzak 29, osteguna
- 08:00-10:00. 2D Animazioak Beñat Etxabururekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
- 10:20-11:15. Robotika Autonomoa Lara Burgoarekin.
- 11:15-12:10 Loturak Eraikitzen Izaskun Etxabururekin.
Maiatzak 30, ostirala
- 09:00-10:00. Moto student Aitzol Etxeberria eta Koldo Urrutiarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
- 11:15-12:10. Osasuna eta Kirola Iñigo San Millanekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
- 12:10-13:05. Nutrizioa eta Teknologia. Jon Feijoorekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
- 22:00-23:00. Astrotopaketak Gorka Buruaga eta Joxe Mari Urteagarekin. Kofradia berriko plazan.